Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Maizterrari:

  • Azpimarra dezala kontratua ez dadila izan soilik ahozkoa, baizik eta idatzita gera dadila dokumentu batean, bertan argi eta garbi adieraziz bai oinarrizko klausulak baita berak eta errentatzaileak adostu dituzten hautazko klausulak ere
  • Egiazta dezala etxebizitzaren erregistro-titulartasuna, baita kontratua sinatzen duenak sinatzeko nahikoa ahalordea duela ere.
  • Etxebizitzan bizitzen hasi aurretik egiazta dezala bizigarritasun-baldintza onetan dagoela, errentatzaileak eskainitako instalazio eta ekipamenduak dituela, eta horiek behar bezala funtzionatzen dutela. Hala ez bada, hori argi eta garbi adierazi behar du eta jabeari eskatu behar dio bidezko diren konponketak eta hobekuntzak egin ditzala.
  • Etxebizitza altzari eta guzti alokatuko badu, egiazta dezala altzari guztien egoera eta eska dezala kontratuan altzari guztien inbentario bat ager dadila
  • Etxebizitza alokatu edo konpartituko dutenak bat baino gehiago badira, hasieratik argi eta garbi adieraz dezatela eta, ahal den neurrian, kontratuan denak ager daitezela.
Azken eguneratzea: 2008/06/19