Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Erreklamatzeko edo egon daitezkeen gatazkak konpontzeko bideak

Lehendik adierazi dugun bezala, errentamendu-kontratua behar bezala formalizatuta ez dagoen neurrian, edo gai asko definitu gabe geratzen diren neurrian, are handiagoa izango da kontratuaren iraunaldian zehar errentatzailearen eta maizterraren artean gatazkak sortzeko arriskua.

Egon daitezkeen gatazka horiek konpontzeko, egun dauden auzibideek eman behar diren pausoak eta jarraitu behar diren prozesuak aurreikusten eta zehazten dituzte.

Hala eta guztiz ere, jakin badakigu prozesu horiek oso luzeak eta garestiak direla, eta gainera alderdien arteko harremanak asko okertzen dituzte eta askotan nekez onbideratu daitekeen ernegazioa eta amorrua eragiten dute.

Hori dela medio, Bizilagunen gomendatzen dugu prozesu judizial horietara jo aurretik ondoren adierazten ditugun pausoak emateko apustu erabakigarria egitea:

  • LEHENA: Alderdien arteko akordioa bilatzea, elkarrizketa lasai eta konstruktibo baten bitartez.
  • BIGARRENA: Behin eta berriz saiatu ondoren ikusten bada akordio bat lortzea ezinezkoa dela, gomendatzen dugu Bizilagunen eskaintzen ditugun bitartekaritza-zerbitzuetara jotzea zuzenean, berain helburua egoera guzti hauek konpontzea baita, arlo honetan jakitun diren profesionalen bitartez. 

 

Azken eguneratzea: 2008/06/24