Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Jakinarazpenak jabea eta maizterraren artean:

Atal desberdinetan ikusten ari garen bezala, legeak aurreikusi du zenbait zirkunstantziatan beharrezkoa dela esanbidezko komunikazio bat egitea epe jakin batzuen barruan, hala errentatzaileak nola maizterrak, kasuak kasu, eta komunikazio hori idatziz egin beharko da, behar bezala jasota gera dadin.

Idatzizko komunikazioa egin behar da honako gai hauekin erlazionatuta:

MAIZTERRAREN ALDETIK:

  • Baimen-eskaera (azpierrentamendurako; obrak egiteko; eta abar)
  • Erabaki jakin batzuk hartzea (errentamenduarekin jarraitzea ala ez; subrogazioa eskatzea; eta abar)
  • Errentatzailearen ez-betetzeengatiko erreklamazioak (konponketak; etxebizitzaren salmenta lehenespen erosteko eskubidea ezin erabili gabe, eta abar)
  • Eta abar.

ERRENTATZAILEAREN ALDETIK:

  • Errentaren eguneratzea
  • Mantentze-obrak egin beharra
  • Erreklamazioak, maizterraren ez-betetzeengatik
  • Maizterrak formulatutako eskariei emandako erantzunak
  • Eta abar.

Betekizun hori aurreikusita dauden epeetan betetzea oso garrantzitsua da bi alderdientzat, baina ez-betetzeak ondorio larriagoak izan ditzake maizterrarentzat, kasu jakin batzuetan (esate baterako, subrogatzeko eskubidea baliatzeko duen interesa bere garaian ez komunikatzea) kontratua galdu ere egin dezakeelako, errentatzaileak hori hutsalduz gero.

Bi alderdien arteko harremana ona baldin bada, komenigarriena da idatziz egindako komunikazioak edo jakinarazpenak bi kopiatan egitea, bigarren kopia hartzaileak sina dezala eskatuz, eta horrela beste alderdiak ere idazkia edukiko du, frogagiri gisa.

 

Azken eguneratzea: 2008/06/24