Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Errentamendua

Lehenik eta behin, gauzen alokairu- edo errentamendu-kontratu bat zehazki zer den adieraziko dugu: akordio bat da, non alderdietako batek besteari gauza baten luperketa edo erabilera denbora jakin batez eta prezio jakin batekin emateko betebeharra hartzen duen.

Errentatzaile deritzo gauza baten erabilera lagatzeko betebeharra hartzen duenari; eta ordaindu behar den gauzaren erabilera eskuratzen duenari, errentari.

Hiri-finken eremua zehazki aipatuz gero, ikusiko dugu kasu horretan errentamendu-kontzeptua honako era honetan gauzatzen dela:

Hiri-finken errentamendua akordio bat da, non alderdietako batek besteari hiri-finka baten luperketa edo erabilera denbora jakin batez eta prezio jakin batekin emateko betebeharra hartzen duen, finka hori etxebizitza gisa erabiltzeko edo etxebizitzarena ez den beste erabilera bat emateko.


Kasu horretan, alderdi kontratugileak honako hauek dira:

  • Errentatzailea, hiri-finka (etxebizitza edo beste eraikin mota bat) baten erabilera errentari deritzon hirugarren bati lagatzen dion pertsona da, lagapena denbora jakin batez eta prezio jakin batekin eginez, zeinari errenta deritzon..
  • Errentaria, bere jabetzakoa ez den hiri-finka denbora jakin batez erabiltzeko eskubidea eskuratzen duena da, eta horretarako prezio jakin bat ordaindu behar du. Errentamendu-objektua etxebizitza bat edo bere eranskinak direnean, kasu horretan errentariari "maizter" ere deritzo. 

Errentamendu-kontratuaren arabera, maizterrak nahiz errentatzaileak hainbat eskubide izango dituzte, eta bestalde, hainbat betebehar ere bete beharko dituzte.


Kontratuaren xedea hiri-finka bat da, eta honakoa izan daiteke:

  • Etxebizitza, hau da, eraikin bizigarri bat, horren destino nagusia izanik errentariaren etxebizitza-premia iraunkorrari erantzutea.
  • Beste hiri-finka mota bat, hau da, destino nagusitzat etxebizitza-premia iraunkorrari erantzutea ez den beste erabilera bat duen eraikin oro.
Azken eguneratzea: 2008/06/19