Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Amaiera

Errentamendu-kontratuaren amaiera, hau da, errentatzaileak eta errentariak sinatutako kontratuaren arabera elkarren artean zeuden konpromisoen amaiera, modu automatikoan gerta daiteke kontratua amaitzeko kausa objektibo eta justifikatu gisa hartzen diren balizkoetako bat gertatzen den unean.


Beraz, ez da beharrezkoa alderdietako batek aurrea hartzea eta amaiera eskatzea, amaiera hori zuzenean gertatuko baita honako kasu hauetan:

  1. Errentamendurako adostutako denbora igaro eta epea amaitu denean, betiere bost urteko gutxieneko epea bete bada, noski.
  2. Errentatzaileak finka nahi gabe galtzen duenean, esate baterako etxebizitzaren galera materiala, suntsipena edo eraispena direla medio, berreraikitzeko aukerarik gabe, edota galera juridiko baten ondorioz, esate baterako nahitaezko desjabetze bat.
  3. Etxebizitzaren gainean aurri-deklarazio irmo bat dagoenean, betiere deklarazio hori Agintaritza Eskudunak erabaki baldin badu.
Azken eguneratzea: 2008/06/23