Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

b) Errentatzailearen aldetik:

ESKUBIDEAK:

Etxebizitzaren errentatzaileak, bestalde, honako hauek egiteko eskubidea izango du:

  • Kontratuan adostutako ordainketak (fidantza, errenta, eta abar) egunean jasotzeko
  • Maizterraren informazioa jasotzeko eta ados ote dagoen kontsultatua izateko maizterrak jardun jakin batzuk egin nahi dituenean, hala nola: obrak, etxebizitza lagatzea edo azpierrentan ematea, eta abar.
  • Etxebizitza eta ekipamenduak kontratuaren hasieran ziztuzten antzeko baldintzetan jasotzea eta maizterrak bere kabuz egiten dituen hobekuntza-obrez gozatzeko.
  • Fidantza egon daitezkeen ez-betetzeak edo kalteak (etxebizitzaren edo bere ekipamenduen narriadura, errentak ez ordaintzea, eta abar) konpentsatzeko erabiltzeko.
  • Maizterrari hasiera batean aurreikusitako alokairu-epea errespeta eta bete dezala eskatzeko.
  • Behar izanez gero kontratua hutsaltzeko, maizterrak ez-betetze larriak (ez ordaintzeak; etxebizitzaren erabileraren destinoa aldatzea; aldez aurreko baimenik gabe azpierrentan jartzea edo lagatzea, eta abar) egiten baditu
  • Etxebizitza bost urte bete baino lehen bere erabilera partikularrerako berreskuratzeko, kontratuan hasiera batean hori adierazi baldin bazen.
  • Eta abar.

BETEBEHARRAK:

Errentatzaileak bete beharko dituen betebehar ohikoenak honako hauek izango dira:

  • Etxebizitza hitzartutako egunean eta bizigarritasun- eta ekipamendu-baldintzetan entregatzea, adostutako erabilerarako baliagarria izan dadin.
  • Errentamenduaren hasiera-data baino lehenago etxebizitzak izan zitzakeen ezkutuko akatsen ondorioz errentariak jasan ditzakeen kalte edo galeren erantzule izatea.
  • Baldintza berdinetan mantentzea, beharrezkoak diren konponketak eta mantentzeak eginez, baldin eta narriadurak edo matxurak ez badira maizterraren erabilera desegokiaren ondorio.
  • Jabeen Erkidegotik eratortzen diren betebeharrak betetzea eta gainerako gastu orokorrak ordaintzea
  • Maizterrari legez aurreikusitako jakinarazpenak bidaltzea eta kasu bakoitzean dagozkion ordainagiriak edo frogagiriak entregatzea.
  • Maizterraren intimitatea errespetatzea eta haren baimenik gabe etxebizitzan ez sartzea.
  • Kontratuaren adostutako iraupena errespetatzea eta maizterrari egon daitezkeen lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak, subrogazioak eta abar egikaritzeko aukera ematea.
  • Eta abar.
Azken eguneratzea: 2008/06/19