Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

a) Maizterraren aldetik:

ESKUBIDEAK:

Errentamendu-kontratu batean, normalki, maizterra babesten duten eskubideek aukera ematen diote honako hau egiteko:

  • Etxebizitzak hasieratik beharrezko bizigarritasun-baldintzak bete ditzala eta horiek kontratu osoan zehar manten daitezela eskatzeko, eta egin beharreko mantentze-obrak edo konponketak errentatzaileak bere gain hartu beharko ditu.
  • Bere etxebizitzaren barnean intimitatea izateko, eta jabea ezingo da bertan sartu maizterrak ez badio aldez aurretik baimenik ematen.
  • Etxebizitzan bidezkotzat jotzen dituen obrak egiteko, betiere jabearen baimena baldin badu.
  • Etxebizitza beste pertsona bati lagatzeko edo azpierrentan emateko, prozedura horietan bete beharreko jarraibideak errespetatzen baditu.
  • Egiten duen diru-entrega bakoitzarengatik, fidantza barne, frogagiriri gisa ordainagiri bat eskatzeko.
  • Kontratuaren bost urteko gutxieneko epea agortzeko, hala erabakitzen badu.
  • Kontratuaren etenaldia eta subrogazioa eskatu ahal izateko legez aurreikusita dauden kasuetan.
  • Errentatzailearen aldetik legez dagozkion komunikazioak eta jakinarazpenak jasotzeko.
  • Lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea egikaritzea, jabeak alokatutako etxebizitza saltzea erabakitzen duenean.
  • Eta abar.

BETEBEHARRAK:

Eskubide horien ordain gisa, maizterrak honako betebehar hauek bete beharko ditu:

  • Konprometitu den ordainketak (hasierako fidantza; hileroko errenta; erabiltzen dituen zerbitzuen kontsumo indibidualak, eta abar) egunean egitea
  • Etxebizitza eta bertan dauden ekipamendu guztiak hasieran jaso zituen egoera berdinean mantentzea, horien erabilera iraunkorrak eskatzen dituen konponketa eta mantentze txikiak eginez.
  • Etxebizitza kontserbatzeko edo hobetzeko beharrezkoak diren eta kontratuaren amaiera arte geroratu ezin daitezkeen obrak egiten uztea.
  • Erkidegoaren arauak errespetatzea eta gainerako bizilagunekin ongi jokatzea.
  • Etxebizitza ez destinatzea kontratuan aurreikusita daudenak ez diren jardueretara.
  • Errentatzaileari kasu bakoitzean bidezko diren baimenak eskatzea.
  • Adostu den errentamendu-epea errespetatzea
  • Eta abar.
Azken eguneratzea: 2008/11/26