Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Lehentasunez erosteko eskubidea:

Maizterrak jabearen aldetik etxebizitza saltzeko asmoa duela adierazten dion jakinarazpena jasotzen duenean, bertan prezioa eta balizko transakzioaren gainerako baldintzak adieraziz, hogeita hamar eguneko epea izango du jabeari erosketa egin nahi ote duen jakinarazteko.

Maizterrak hilabeteko epearen barruan etxebizitzaren erosketarako lehenespenezko aukera izateko duen ahalmen hori,  lehentasunez erosteko eskubide gisa ezagutzen dena da .

Jabeak egindako jakinarazpenak zuzenean konprometitzen du, eta horregatik ezin du egin zundaketa moduan edo maizterrak erosteko aukera hipotetiko baten aurrean izan dezakeen jarrera ezagutzeko.

 

Azken eguneratzea: 2008/06/24