Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Atzera eskuratzeko eskubidea:

Jabeak errentan zegoen etxea aldez aurretik maizterrari jakinarazi gabe edo salmenta baldintza ez hain gogorretan edota maizterrari adierazitakoa baino prezio baxuagoan saldu badu, maizterrak eragiketa salatzeko eta etxebizitza salmenta egin den baldintza berberetan erosteko aukera izango du.

Eragiketa aurkaratzeko eta ondoren etxebizitzaren erosketa egiteko eskubide hori, maizterrak duen atzera egiteko eskubidea da.

Errentariak atzera egiteko eskubide hori baliatzeko 30 eguneko epea du, etxebizitzaren eroslea hari jabe berri gisa zuzentzen zaion eta salerosketa zein baldintzatan egin zen jakinarazten dion unetik zenbatzen hasita.

(Gogorarazten dugu errentan dagoen etxebizitza baten erosleak aurreko jabeak zituen eskubide eta betebehar berdinak bere gain hartzen dituela, eta horregatik behartuta egongo da maizterrari jakinaraztera eta indarrean dagoen errentamendu-kontratuaren baldintzak errespetatzera gutxienez ere 5 urteko antzinatasuna bete arte)..

Atzera egiteko eskubidea iraungi egingo da maizterrak aipatutako 30 eguneko epean hori ez badu baliatzen..

Errentariak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideei uko egin diezaieke, hori errentatzailearekin adosten badu eta kontratuan behar bezala adierazten badute, baina uko hori soilik aplikagarria izango da bost urtetik gorako iraupena ituntzen den errentamendu-kontratuetan.

Hala eta guztiz ere, maizterrak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak baliatzeko aukera ez dago beti indarrean, eskubide horiek inolako eraginik gabe gera daitezkeelako honako zirkunstantzia hauetakoren bat gertatzen bada:

  • Errentan emandako etxebizitza ez bada jabe bakar batena, horren jabetza beste jabe batekin konpartitzen baita, kasu horretan honek maizterrarekiko lehenespena izango du eskubide horiek baliatzeko.
  • Errentamendu-kontratua sinatzeko unean errentatzaileak aldez aurretik erosle posible baten alde emandako erosteko aukera bat dagoeneko Jabetzaren Erregistroan agertzea.
  • Errentan emandako etxebizitza errentatzailearen jabetzakoak diren eta higiezin berdin baten zati diren gainerako etxebizitza edo lokalekin saltzen denean.
  • Higiezin bateko jabe guztiek erosle berari higiezina osatzen duten etxebizitza eta lokal guztiak elkarrekin saltzen dizkiotenean.

Etxebizitzaren eskualdaketa salerosketa ez den beste prozedura baten bitartez egiten denean, esate baterako oinordetza baten kasuan, sozietate bati egindako ekarpenaren kasuan, zor baten konpentsazio gisa, eta abar.

 

Azken eguneratzea: 2008/06/24