Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Formalizazioa

Errentamendu-kontratu bat ez da nahitaez idatziz egin behar, izan ere, ahoz egindako kontratua idatziz egindakoa bezain baliozkoa da.

Horren ondorioz, inplikatuta dauden alderdiek erabakitzen duten moduan egin daiteke kontratua, eta horrek esan nahi du hori ere baliozkoa izango dela hala idatziz, kontratu pribatu baten bitartez edo eskritura publikoan, nola ahozko akordio soil batekin.

Logikoki, kontratua ahoz egin bada, beharrezkoa izango da alderdien arteko konpromisoa argi eta garbi egiaztatzea, eta horretarako nahikoa izango da etxebizitza okupatzearen truke ordainketa egin dela eta errentariak ordainketa hori onartu duela egiaztatzea.

Hala eta guztiz ere, hori horrela izan arren eta formula jakin bat errespetatzea beharrezkoa ez den arren, argi dago komenigarriena dela errentamendu-kontratua idatziz egitea, horren konstantzia argia uzteko eta alderdien artean adostutakoaren ziurtasuna edukitzeko, horrela ondoren sor daitezkeen auzietako batzuk saihestuz.

Hori egiteko, estankoetan alokairu-kontratuaren oinarrizko eredu bat eros daiteke. Paper tinbreduneko inprimaki bat da, non errentamendu-kontratu bat formalizatzeko oinarrizko datuak agertzen diren, alderdiek itundu nahi dituzten klausula partikularrei atea zabalik utziz.

Bestalde, errentamendu-kontratua Eskritura Publikoan eta Notario bidez gauzatzea soilik beharrezkoa izango da kontratua Jabetzaren Erregistroan inskribatu nahi denean, eta horrek errentamenduaren erabateko efikazia bermatuko du kontratuan parte hartu ez duten hirugarrenen aurrean.

 

Azken eguneratzea: 2008/06/19