Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Kontratuaren lagapena

Errentamenduaren lagapena kontratu bat da, eta horren bitartez maizter edo errentariak (lagatzailea) hirugarren bati (lagapen-hartzailea) errentatzailearekin sinatuta zuen errentamendu-kontratuaren indarrez errentari gisa zegozkion eskubideak eta betebeharrak transmititzen dizkio.

Lagapen baten ondorioz, errentaria errentamendu-kontratutik erabat desestekatuta geratzen da dagoeneko, eta lagapen-hartzaileak okupatuko du jabearekiko lehen zeukan posizioa, kontratuko gainerako baldintzak aldatu gabe.

Horrek esan nahi du errentamendu-kontratua ez dela aldatzen, soilik aldatzen da errentaria beste pertsona batek ordezten duela, baina edozein kasutan haren eskubide eta betebehar berdinak izango ditu. 

a) Etxebizitzen kasuan, errentariak, bere errentamendu-kontratua hirugarren bati lagatzeko:

  • Errentatzailearen esanbidezko eta idatzizko adostasuna eduki beharko du, eta jabeak ez badu onartzen ez du baliorik izango lagapenak
  • Lagapena erabat doan egin beharko du

Errentamenduaren lagapena errentatzailearen adostasunarekin egiten bada, lagapen-hartzailea errentariaren (lagatzailearen) kontratu-posizioan subrogatuta geratuko da errentatzailearen aurrean.

b) Aitzitik, etxebizitzarena ez den erabilerarako errentamenduen kasuan, maizterrak errentamendu-kontratua laga dezake jabeak bere adostasuna emateko premiarik gabe, eta lagapen-hartzaileari prezio bat kobratu diezaioke lagapenagatik.

Nahikoa izango da maizterrak jabeari jakinaraztea lagapena egin duela, hilabeteko epearen barruan.

Etxebizitzarena ez den erabilerarako errentamendua lagatzeko kontratu hau lehendik negozio-lokalaren eskualdaketa gisa ezagutzen zena da .

 

Azken eguneratzea: 2008/06/23