Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Kontserbazio jarraibideak:

Oso arrunta da norberaren etxebizitza egoera onean mantentzeko interesa handia edukitzeko jarrera izatea eta aldiz, etxebizitza kokatzen den eraikinean guztiona diren elementuak ondo mantentzearen interesa askoz txikiagoa izatea.

Akats handia, kontuan izan behar baitugu denbora pasa ahala higiezin guztiak hondatzen direla eta norberaren etxebizitza nahiz eta oso ondo kontserbaturik egon, ez dela oso erosoa izango eraikinak bere egitura-elementuetan (teilatua; terrazak; fatxada;sarbideak, eta abar) edota denon instalazio eta zerbitzuetan (igogailua; argiztapena;garbiketa;antenak; berogailua; eta abar) narriadura ugari baditu, hauek segurtasun arazoak sortu ahal izanik.

Hori dela eta, oso garrantzitsua da mantentze prebentibo egoki bat egitea (aldizkako azterketak; garbiketa orokorrak;konponketak txikia, eta abar.) eta denontzat oso erabilgarriak izan daitezkeen hobekuntzak sartzen joatea, nahiz eta eraikinaren hasierako eraikuntzan aurreikusiak ez egon. 

Gainera, mantentze prebentiboak aldez aurretik programatu eta ekonomikoki aztertu daitezke, sorpresa ugari eta espero gabeko ordainketak saihestuz.

Azken eguneratzea: 2008/06/26