Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Derrigorrezkoak edo gomendagarriak?

Azaldu dugun bezala, Euskadiko Lurzoru eta Hirigintza Legeak dionaren arabera, eraikin katalogatuen jabeek edota 50 urte edo gehiagoko eraikinen jabeek derrigorrez eskatu beharko dute aldizkako ikuskapen teknikoak egitea .

Hala izanda, baldintza hauek betetzen dituzten eraikinen kasuan, dagoeneko derrigorrezkoa da dagokien ikuskapen teknikoa egitea eta 10 urtero egiten jarraitu beharko da.

Horrek ez du esan nahi gainontzeko eraikinetan mantentze lanak egin behar ez direnik. Kasu hauetan ere, jabeen erantzukizuna izango da eraikinak segurtasun eta bizigarritasun baldintzetan mantentzea, eta garrantzizko narriaduraren bat egonez gero, konponbidea aurkitu beharko dute, teknikari bati laguntza eskatu eta hartu beharreko neurriak hartuz, nahiz eta eraikinak 50 urte baino gutxiago eduki.

Hori ez egitekotan, Udaletxeek, bere teknikarien bitartez, eskua hartzen jarraituko dute, bere kontserbazioa egoera dela eta besteei istripuak edo kalte sortarazi dezakeen eraikin bat topatzen duten bakoitzean.

Azken eguneratzea: 2008/06/26