Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Mantentze eta birgaitze lanak

Eraikin bat bizigarritasun eta segurtasun baldintza egokietan mantentzeko sarritan obrak eta mantentze lanak egin beharko dira, eta zenbait kasutan, birgaitze lanak ere egitea izango da beharrezkoa, azken hauek konplexuagoak izanik.

a) Mantentze lanak:

Eraikinaren kontserbazio fisikora eta funtzionalera zuzenduak dauden lan guztiak mantentze obrak izango dira.

Aurreko atalean mantentze prebentiboa aipatu dugu, baina honekin batera mantentze zuzentzailea dugu; aldiz, kasu honetan, espero ez ziren egoerei aurre egin beharko zaie, bai matxurak direla eta; bai fenomeno naturalak direla eta (txingorra, haize gogorrak eta abar), orokorrean berehala ekin behar delarik.

b) Birgaitze lanak:

Birgaitze lanak ohiz kanpoko ekimenak izango dira eta, orohar, nahiko garestiak izaten dira. Hauen barnean bi mota ezberdinak bereiztu ditzakegu:

  • Nahitaezko lanak, larriak eta atzeratu ezin direnak eta, batzutan agintari eskudunak aginduak, berak uste badu eraikinak segurtasun eta bizigarritasun baldintza egokiak galdu dituela. Lan hauen artean, besteak beste, ondorengoak ditugu: teilatuaren konponketa; fatxadena edota eraikinaren zurkaizpena, egitura oso hondatua badago eta berehala sendotu behar baldin bada.

Denboraren poderioz agertu daitezke edota espero gabeko fenomenoak direla eta, hala nola, suteak; uholdeak eta abar.

  • Eraikinerako erabateko hobekuntza izan daitezkeenak eta komunitateak erabakitzen duen unean egin daitezkeenak, besteak beste: igogailua jartzea; ezgaituen sarbideak; suteen kontrako neurriak; larrialdietarako irteerak; teilatua berriro jarri; araudi berriekiko egokitzea, eta abar.

Lan guzti hauek Eraikinaren Liburuan erregistratu beharko dira, Erregistro-Koadernoaren barne, bai Gorabeheren Erregistroaren edota Mantentze-Lanen eta Konponketen Erregistroaren atalean.

 

Azken eguneratzea: 2008/06/26