Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Eraikinaren Liburua

1999 urtean argitaraturiko Eraikuntza Antolamenduaren Legeak ondorengoa ezartzen zuen: 2000ko maiatzetik aurrera hirigintza baimena eskatzen zuten etxebizitza proiektu-obra guztiek Eraikinaren Liburua egin behar zutela, erabiltzaileek bizi diren eraikina ezagun dezaten eta erabilira eta mantentze egoki bat aurrera eramateko beharrezkoak diren agiri eta informazio nahiko eduki dezaten.

Ondoren, Euskal Herriko Autonomi Erkidegoak etxebizitza arloan eskumen osa duenez, 2003 urtean etxebizitzara zuzendutako Eraikinaren Liburuari buruzko Dekretu zehatz bat argitaratu zuen .

Xedapenean jasotzen den araudia sustatzaileei eta obra zuzendariei zuzendua dago batik bat, beraiek baitira gauzaturiko obraren dokumentazio guztia jasotzeko obligazioa dutenak.

Dekretu honetan, hemendik aurrera "Euskal Herriko Autonomi Erkidego osoan eraikuntza berriko eraikinen edo osorik birgaitutakoen etxebizitzetan Eraikinaren Liburua egitea derrigorrezkoa izango dela" ezartzen da".

Beraz, derrigorrezko dokumentu bat da, eta honen bitartez eraikinen jabeak eta erabiltzaileak bere etxebizitzak mantendu, konpondu eta birgaitzeko orduan aurkitzen diren dokumentazio tekniko eta juridiko -administratiboaren falta saihestu nahi da.

Horrela, Eraikinaren Liburua Kontserbazio Gidaliburu antzeko bat izango da. Liburu hau jabeen komunitateen esku geldituko da eta eraikina erabilgarria den bitartean beraiek izango dira bere gordetze eta kudeaketaren arduradunak. Horrela, Eraikinaren Liburuan egiten joaten diren mantentze, konponketa edo eraberritze lanak erregistratuko dira.

Azken eguneratzea: 2008/06/26