Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa frogapen bat da eta behar den bezala kualifikatua dagoen tekniko batek egin behar du. Ikuskapena katalogatutako edo babestutako etxe edo eraikinetan, bai eta 50 urtetik gora dituen eta bizitegi erabilera duen edozein eraikinetan burutu behar da.


Zenbait erkidegok berariazko legedia garatu dute arlo honetan, eta Euskadiko kasuan, 2006 urtean Eusko Legebiltzarreak onartutako Lurzoru eta Hirigintzari buruzko Legean, aipamen zuzena egiten da Erakinen Ikuspapen Teknikoari buruz.


Legeak dituen helburuen artean, besteak beste, euskal parke inmobiliarioa aldizka aztertua izatea da, etxebizitzen egoera dela eta aurri kasuak ekiditzeko asmoz, ondorioz, jabeen segurtasuna bermatuz.


Legearen arabera, katalogatutako edo babestutako etxe edo erakinen jabeek, bai eta 50 urtetik gora dituen eta bizitegi-erabilera duen eraikinaren edozein jabeek ere, 10 urterik behin teknikari fakultatibo bati derrigorrez agindu beharko diote ikuskapen bat egin dezan.


Ikuskapena egin ondoren, teknikoak txosten bat egin beharko du egindako lanaren emaitza azalduz. Txosten tekniko hori dagokion Elkargoaren bisatua beharko du eta eraikinaren jabeei emango zaie. Era berean, aldizkako ikuskapen txosten teknikoak erakusteko eskatu ahal izango diete udalek jabeei. Eta ikuskapenik ez dela egin egiaztatuz gero, horiek egiteko agindu ahal izango du, edo udalak berak egingo du ikuskapena eginbeharra duenaren kontura.


Gainera, txosten teknikoek eraginkortasuna izan dezaten, beharrezkoa izango da elkargoaren ikus-onetsia eskuratzea eta txostenaren kopia udaletxetan aurkeztea.

 

Azken eguneratzea: 2008/06/26