Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Jaso beharreko edukiak:

Eraikinaren Liburuaren bitartez eraikinak dituen ezaugarri tekniko eta eraikuntzako ezaugarri guztiak ezagutzeko, eta baita kontserbazio eta mantentze jarraibideak zeintzuk diren ere jakiteko, Eusko Jaurlaritzako Dekretuan zehatz mehats esaten da zeintzuk diren Eraikinaren Liburuak jaso beharreko edukiak.

Ondorioz, Eraikinaren Liburuak, gutxienez, ondorengo sailak eduki behar dituela esaten du:

1º Erregistro-Koadernoa:

Koaderno honek, era berean, hiri atal ezberdin edukiko ditu:


A) ERAIKINAREN HASIERAKO DATUAK:


  • Identifikazioa; kokapena eta jarraituriko eraikuntza prozesua
  • Kokapen-planoa
  • Eraikuntza prozesuan parte hartu dutenak (sustatzailea; eraikitzailea; arkitektoa; eraikuntza zuzendaritza; azpikontratistak, eta abar.)
  • Eraikinaren lizentzia, obra berriaren deklarazioa eta araubide juridikoa.
  • Bermak (sustatzaileak emandakoak eta jarritako instalazioen bereziak)

B) GORABEHEREN ERREGISTROA:


Atal hau Komunitateko Presidenteak edota Administratzaileak eguneratuko du eta bertan eraikinak bere bizitzan zehar eduki ditzaken gorabeherak zehaztuko dira. Era berean, eraikinaren hasierako datuetan aldaketaren bat balego, bertan jasoko litzateke.

C) MANTENTZE-LANEN ETA KONPONKETEN ERREGISTROA:


Atal honetan egiten diren mantentze eta kontserbazio eragiketak zehaztuko dira, eta baita egiten joaten diren aldizkako Eraikinaren Ikuskapen Teknikoak ere

2º º Zehaztasun Teknikoen agiria:


Eraikinaren Zehaztasun Teknikoen teknikari eskumendunak/ek sinatuta egon behar du, eta honako hauek hartuko ditu bere baitan:

  • Obraren azken proiektua
  • Eraikinaren eta haren elementuen datu tekniko nagusien Eraikuntza Memoria:
    • Planoak
    • Lurraren azterketa geoteknikoa
    • Instalazio-sareen eta segurtasun sisteman eskemak
    • Erabilitako material eta eraikuntza-soluzio nagusien azalpena
    • Kalitate Kontrolaren ziurtagiria
  • Erabilera eta mantentze eskuliburuak, ondorengo elementuen jarraibideei arreta berezia jarriz: Egitura, estalkia, kanpoko itxiturak, ebakuazio sistemak eta instalazioak.
  • Larrialdietarako edo ezbeharretarako jarraibideek honako hauek ikusi beharko dituzte aurrez, gutxienez: sutea, ur-ihesa, leherketa, igogailuetan harrapatuta geratzea, eguraldiaren ondoriozkoak (uholdea, elurtea eta haizetea), euskarri-egituraren mugimendu garrantzizkoak, elementuren bat kanpora erortzea eta higiezinaren barruan gertaturiko istripuak.

3. º Agiritegia:

Agiritegian jasotako dokumentuak jatorrizkoak izango dira, edo bestela, Eraikinaren Liburua bere ardurapean duten pertsonek jatorrizkoetatik aintzat etsitako kopiak.

Bertan, besteak beste, ondorengo dokumentu motak jasoko dira:

  • Lizentziak
  • Egiaztagiria
  • Eskriturak
  • Polizak
  • Akta ofizialak
  • Eta abar.

4. º Etxebizitzen Eskulibiruak:

Etxebizitzen eskuliburuak hainbat agiriz osatuta daude, eta etxebizitzaren eskuliburu bana emango zaio eraikuntza osatzen duten etxebizitzetako bakoitzeko jabe bakoitzari. Honako atal hauek osatuko dute eskuliburua:

  • Etxebizitzaren erabileraren eta funtzionamenduaren eskuliburua, ondorengoak jasoko dituena: nahitaezko mantentze- eta errebisio-lanak, baita etxebizitzaren egoera onari eta bizigarritasun egokiari eutsi nahi bazaio zentzuzkoak direnak ere.
  • Etxebizitza bakoitzeko jabe edo erabiltzaile bakoitzak bere esku behar dituen norbanako ekipoen bermeak eta funtzionamendu-eskuliburuak..
  • Etxebizitzaren oin-plano bat.
  • Elementu pribatiboak (hala nola garajeak, trastelekuak,eta abar) dituzten solairuen planoak, etxebizitza bakoitzari dagozkionak aipatuz.

Eraikinaren Liburuak eduki behar dituen edukiak zehaztuz gain, Eusko Jaurlaritzako Dekretuak ondorengoa dio:

  • Eraikinaren Liburua jabekide guztien eskura izango da, hala nola eraikinaren beste erabiltzaile batzuen eskura.
  • Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez egingo du Dekretu honen garapenaren administrazio-jarraipena, eta ikuskapenak egin ahal izango ditu Dekretua betetzen dela egiaztatzeko. 

Azken eguneratzea: 2008/06/26