Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Ikuskapenen garrantzia

1.- Txostenaren edukia:

Ikuskapena gauzatu duen teknikoak egingo duen bukaerako txostenak ondorengo informazioa jaso beharko du:

a) FROGAPENAREN EMAITZAK:


  • Lehenengo eta behin, eraikinak denboraren poderioz sorturiko narriadurak identifikatu beharko dira, bai kanpo arrazoiak direla eta (fenomeno naturalak; ondoko obrak, eta abar.) bai barne arrazoiak direla eta (eraikin akatsak; mantentze egokiaren eza; eta abar)
  • Eraikinean, gutxienez, ondorengo elementuak ikuskatu beharko dira: estalkia, egitura, azpiegitura orokorrak eta ebakuazio eta saneamendu sarea. Horrela, ikuskapenean elementu hauen erabiltze segurtasuna, erresistentzia eta egonkortasuna begiratuko dira.
  • Ikuskapena egin ondoren, aurretiko diagnostiko bat egingo da eraikinaren kontserbazio egoera azalduz, bertan:
  1. Ikusitako narriadurak aipatuko dira

  2. Narriadura bakoitzak duen garrantzi maila ezarriko da

  3. Klasifikazio bat egingo da, bakoitzaren larritasun mailaren araberakoa


b) HARTU BEHARREKO NEURRIEN GOMENDIOAK:


Ikuskapena ez da deskribapen soila izango, bertan ebazpen bat ere jasoko da, nolabaiteko ekimenen bat egitea beharrezkoa den azalduz eta ikusitako arazoen larritasunaren arabera zeintzuk diren hartu beharreko neurriak ezarriz.

2.- Gomendioen jarraipena:

Ikuskapenaren ondorioz egindako txostena, elkargoaren ikus-onetsia eskuratu ondoren, ikuskapena eskatu duten jabeei emango zaie.

Aldizkako ikuskapenen txosten teknikoak erakusteko eskatu ahal izango diete udalek jabeei. Eta ikuskapenik ez dela egin egiaztatuz gero, horiek egiteko agindu ahal izango du, edo udalak berak egingo du ikuskapena eginbeharra duenaren kontura.

3.- Dirulaguntzak jasotzearen aukeran duen eragina :


Birgaitze edota eraberritze obrak egingo diren eraikinak 50 urte edo gehiago baditu, ez dira obra horiek egiteko dirulaguntzak emango baldin eta:

  • Aldez aurretik ez bada ikuskapen teknikoa egitearen eskakizuna egin.
  • Obra-lanak ez badira betebehartzat jasotzen ikuskapen teknikoan, edo gutxienez txostenean gomendio gisa ez badira agertzen.
Azken eguneratzea: 2008/06/26