Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Debekatutako jarduerak:

Etxebizitza edo lokal baten jabeak edo hori okupatzen duenak debekatuta dute Estatutuetan onartzen ez diren jarduerak egitea, etxebizitza edo lokalean zein higiezinaren gainerako zatietan, betiere finka kaltetzen badute edo jarduera gogaikarri, kaltegarri, arriskutsu, osasungaitz edo legez kanpokoei buruzko araudia errespetatzen ez badute.

Erkidegoko presidenteak, bere ekimenez edo edozein jabe edo okupatzaileren ekimenez, adierazitako debekatutako jardueraren bat egiten duenari eskatu beharko dio jarduera berehala uzteko bertan behera, eta, era berean, jarduera horiek egiteari uzten ez badio, horren aurkako ekintza judizialak hasi ahalko direla jakinarazi beharko dio.

Arau-hausleak ez badu bere jokabidea aldatzen, presidenteak, Jabeen Batzordearen aldez aurreko baimenarekin, judizialki salatu ahalko du epaiketa arrunt baten bitartez, eta horretarako, Erkidegoak abokatu baten zerbitzuak kontratatu beharko ditu..

Salaketa aurkeztu ondoren (etxebizitza edo lokalaren jabearen edo okupatzailearen aurka, kasuaren arabera), eta horrekin batera arau-hausleari igorritako errekerimenduaren kopia eta Jabeen Batzordeak hartutako erabakiaren ziurtagiria aurkeztu ondoren, epaileak aldi baterako erabaki ahalko du debekatutako jarduera berehala amaitzea eta bidezkotzat hartzen dituen kautela-neurri guztiak hartzea.

Geroago, dagokion izapide judizialak egin ondoren, epaileak epaia emango du eta, kondena-epaia bada, arau-haustearen larritasunaren eta erkidegoari eragindako kalteen arabera, arau-hausleak honako hauek egitea agindu ahalko du:

Debekatutako jarduera behin betiko uztea

Eragindako kalte eta galerengatik erkidegoari kalteak ordaintzea

Baita etxebizitza edo lokala erabiltzeko eskubidea kentzea ere, hiru urtez gehienez ere.

Bestalde, arau-hauslea jabea izan ordez maizter bat, gozamen-eskubidedun bat edo beste norbait baldin bada, epaiak behin betiko amaitutzat eman ahalko ditu haren eskubide guztiak, eta jabeak aukera izango du ordura arte indarrean egon den kontratua berehala hutsaltzeko.

 

Azken eguneratzea: 2008/09/02