Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Erkidegoaren estatutuak:

Jabeen Erkidegoaren Estatutuak arau osagarrien multzo bat osatzen dute, eta Jabetza Horizontalaren Legeak baino lege-maila txikiagoa dute; eraginkorrak izateko, aho batez onartu behar dira, eta Erkidegoa osatzen den une berean edo ondorengo egun batean ezar daitezke.

Horien bitartez JHLan zehazten ez diren alderdiak arau daitezke; hala ere, kasu batzuetan, alderdi batzuk ondo zehaztu behar dira, honako hauek esaterako:

a) Eraikina, etxebizitzak eta lokalak, edo instalazio eta zerbitzu komunak erabiltzeko arauak.
b) Gastu komunak banatzeko irizpidea.
c) Administrazioaren kudeaketa-modalitatea eta Erkidegoaren gobernua.
d) Jarraitu beharreko jarraibideak, honako hauei dagokienez: aseguru-polizak, eraikinaren kontserbazioa eta konponketa, etab.

 

Hala ere, Estatutuak ez dira nahitaez gauzatu behar, eta erkidegoan sartu berri diren jabeei bakarrik derrigortzen diete, betiere jabe horiek Jabetzaren Erregistroan inskribatuta baldin badaude; azken horrek dagokion erregistro-prozedurari jarraitzea eskatuko du.

Estatutuez gain, jabeek Barne Erregimeneko Araudi bat izatea erabaki dezakete, horren bitartez, jabeen eguneroko bizikidetza eta zerbitzu komunen erabilera xehetasun handiagorekin arautzeko, betiere Legeak eta Estatutuek ezarritako mugen barruan.

Honako hauek dira Barne Erregimeneko Araudiaren eta Erkidegoko Estatutuen arteko aldeak:

  • Araudiak edo "erkidegoko arauek" garrantzi gutxiago duten edo xehetasun oso zehatzei erreferentzia egiten dieten gaiak arautzen dituzte, honako hauei esaterako: argiztapenari, berokuntzari, zaborra jasotzeari, eta beste batzuei dagokionez jarraituko den ordutegi-erregimenari, etab.
  • Ez du Jabetza Erregistroan inskribatua egon beharrik jabe guztiak derrigortzeko. 
  • Ez du aho batez erabakitakoa izan beharrik gauzatu ahal izateko edo ondorengo aldaketak egiteko. Gehiengo soila nahikoa da.
  • Eta Akta Liburuan bildu behar da.

Azken eguneratzea: 2010/07/06