Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Argitalpen-data: 2014/09/02

Oharra Hondarribia udalerriko Muliate eremuko 32 babes ofizialeko etxebizitzako sustapenean interesatuak daudenei

Hondarribia udalerriko Muliate eremuko babes ofizialeko 32 etxebizitzetako bat jabetzan erosteko interesa daukatenei jakinarazten zaie azaroaren hasieran agindu berri bat argitaratuko dela. Agindu horrek atzera botako.du 2014ko ekainaren 16ko agindua eta sustapenaren esleipen prozedura berriro hasiko du.

Esleipen prozeduran parte hartzeko ezinbestekoa da Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emanda izatea.

Hori dela eta, Etxebiden altan ez daudenei jakinarazten zaie izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezaketela:

  • Internet bidez: www.etxebide.euskadi.net web gunean.
  • Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza - Andia 13, 6.– 20004 Donostia-San Sebastián
  • Aurrez aurre: Zuzenean - Andia 13 – 20004 Donostia-San Sebastián.

Halaber, eta 2014ko irailaren 5a arte, Etxebiden izena eman ahal izango da Hondarribiko Udaletxean: Kale Nagusia 20 - 20280 Hondarribia.

Azkenik, gogorazi, sustapen honetako esleipen prozeduran parte hartu ahal izateko, Etxebiden alta emanda izateaz gain ondoko baldintza bete behar dela:

  • Errolda: eskaerako titular batek gutxienez 10 urtez erroldatuta egon behar du Hondarribian, 10 urteak jarraian izan edo ez, esleipen-prozedurari hasiera ematen dion aginduaren argitaratze-datan (2014ko ekainaren 25ean).

Agindu berria Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta sustapenean izena emateko epea ezarriko du. Izapide hau ezinbestekoa da 32 etxebizitzen esleipen prozeduran parte hartu ahal izateko.

2014ko ekainaren 25ean Etxebiden alta emanda zeudenak eta 2014ko ekainaren 16ko aginduak emandako epean prozeduran parte hartzeko eskaerak aurkeztu zituztenek ez dute prozeduran izena berriro eman behar.