Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Euskadiko Garraio Behatokia,  , Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraio Zuzendaritzara atxikita dago. Garraio-sistemaren portaera ezagutzeko, aztertzeko, interpretatzeko eta islatzeko xedea sortu da. 

 Euskadiko Garraio Behatokiaren zeregina hauxe da: “...Euskadiko Garraio Sistemaren egoera eta eboluzioa ezagutzea eta interpretatzea (...) Sailari laguntza eta aholkuak emango dizkio, erreferentziako dokumentuez hornituz eta prospekzio-, ikerkuntza-, garapen- eta berrikuntzaerremintak erabiliz bere jardueraren oinarrizko tresna moduan.” Euskadiko Garraio Behatokia sortzen duen 11/2004 Dekretuak, urtarrilaren 20koak, xedatzen duen bezala 

 Besteak beste, egoeraren diagnosiak, prospekzio-azterlanak, joera-txostenak, eta ohitura onak proposamenak burutzen ditugu. Halaber, egoera- eta eboluzio adierazleak urtero eguneratzen ditugu. Emaitzak eta dokumentuak Web-orrialde honetan argitaratzen ditugu.

Azken eguneratzea: 2013/09/19