Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Aire-garraioa

Forondako aireportuaEuskadik hiru aireportu ditu, bidaiariak zein merkatugaiak garraiatzeko azpiegitura ezin hobez hornituak. Aireportuok Vitoria-Gasteiz, Bilbao eta Donostia-San Sebastián hiri-inguruetan daude kokatuta.

 

Aire-trafikoaren eboluzioa aztertuta, Kantauriko Itsasoko ertzeko aireportuen artean, Bilbokoa garrantzitsuenetarikoa dela esan genezake. Bertako instalakuntzek, urtean, hiru milioi bidaiari inguru hartu ohi dituzte. Ohiko hegaldiek estatuko zein atzerriko hiriak dituzte helmuga, eta horien artean Paris, Frankfurt, Dusseldorf, Londres, Brusela, Milan, Lisboa, Porto edo Bordele.

Hondarribiko aireportuak, Donostia-San Sebastián inguruan, estatuko hiririk nagusienetara egiten ditu hainbat hegaldi, eta hala da Vitoria-Gasteizkoan ere. Azken hau merkatugaien garraioan espezializatu eta 4. lekua hartu du zama-kopuruko estatuko rankingean.

Vitoria-Gasteizkoaireportua gainera, estatuan hirugarrena izan da "hirugarren kategoria" -ILS cat III- lortzen. Horrek esan nahi du klima-baldintza txarretan aireratzeko zein lurreratzeko sistema teknologikoak badituela, eta une honetan dauden aireontzi handienak hartzeko gauza ere badela. Horrez gain, merkatugai galkorretarako geltokia du, 24 orduz zabalik dagoena.

Aireportuak kudeatzeko Eusko Jaurlaritzaren Eredua - 2014.

Argibide gehiago

Eustat

 

Azken eguneratzea: 2016/03/09