Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Hiri-birgaitzearen erronkakXXI. Mendean, Sestaon, 2013/06/20an eta Basaurin, 2013/06/21ean

AVS Etxebizitzaren eta Lurzoruaren Sustatzaile Publikoen Elkarteak Kanpoko esteka, Sestao Berri Kanpoko esteka, Bidebi, Surbisa Kanpoko esteka eta AVS Euskadi Kanpoko esteka elkarteen laguntzarekin, jardunaldi batzuk antolatu ditu “Hiri-Birgaitzearen Erronkak XXI. Mendean” Kanpoko esteka izenburupean eztabaida egiteko. Sestao eta Basaurin egingo dira ekainaren 20 eta 21ean.

Mende honetan hainbat erronkari aurre egin beharko dio hiri-birgaitzeak, baina beti ere orain 25 urte sortutako AVS sustatzaile publikoen elkarteak ezarritako norabidea jarraituz. Hau da, hiri harmoniko, trinko eta bereizketarik gabeko testuinguruan, etxebizitza duin, egoki eta jasangarria erraztuz hiritarrei, kohesio soziala eta lurraldearen garapen orekatua areagotuz.

Arlo honetan jarduteko zenbait giltzarri daude. Alde batetik, etxebizitza arloan zuzenean eragin duten energia eraginkortasunari buruz Europako Batzordeak ezarritako 20-20-20 helburuak ditugu. Bestetik, FEDER 2014-2020 fondoek etxebizitzen birgaitze energetikoari aukera emango diote programa eraginkorretan. Eta hirugarrenik, egitekoa den Birgaitze Lege berriak lana erraztu beharko du, araudi desberdinak moldatuz eta bateratuz.

Jardunaldion helburua gai hauek aztertzea da, ahaztu gabe esperientzien elkar trukerako, jarduera onak zabaltzeko eta hiri-birsortze eta birgaitze jasangarri eredugarriak zuzenean ezagutzeko aukera ere badirela. Horrez gain, hiri birsortze jarduerak garatu diren hiri antolatzaileetako zenbait tokitara ere gidatutako bisitak egingo dira.

Jardunandien datuak:

Lehen Jardunaldia: Ekainak 20, Osteguna (Sestao / Bilbao):

Hotel Naval. Itsasadarraren itsasertza z/g. Sestao.
Ordutegia: 9:00 - 19:30
Egitaraua Kanpoko esteka

Bigarren Jardunaldia: Ekainak 21, Ostirala (Basauri)
Sozial Antzokia. Nagusia Kalea, 2
Ordutegia: 9:00. - 16:30
Egitaraua Kanpoko esteka

Txosten eta mahai ingurutara joatea dohain Kanpoko esteka da.

Iturria: Construble Kanpoko esteka, 2013/05/28

Azken eguneratzea: 2013/05/30