Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2013/10/17

"EKT-ra egokitutako Memoriak" tresna eguneratu du Bizkaiko Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak

2013ko uztailera eguneratua (b. 2.1)

2010. urtean Eraikalek bere web-orrian argitaratutako Eraikuntzaren Kode Teknikora egokitutako Memoriak sortzeko tresna informatikoa, 2013ko uztailera indarrean dauden arauetara gaurkotu eta duela gutxi webean argitaratu da, 2.1 bertsioa izanik. Elkargoak garatu zuen lan hau eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu zuen Eraikalen bitartez (Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kalitatea kudeatzeko sistemak ezarri eta hobetzea sustatzeko, iraunkortasuna bultzatzeko eta berrikuntza indartzeko Programa). Gaurkotzen den tresna Eraikal-13 deialdikoa da.

2.1 bertsioa, 2010etik 2013ko uztailera arte argitaratutako arauetara egokitu da eta honetan, proiektuen tipologia handitu da, lautik zazpira igaroz bertsio berrian.

Aplikazioak helburutzat du proiektu mota desberdinei dagozkien memoriak lantzen laguntzeko agiri bat eskaintzea; betiere, Eraikuntzaren Kode Teknikoan eta indarrean dauden gainerako araudietan ezarritako eskakizunak betetzen ditu aipatutako agiriak. Aplikazio bizia da, indarrean dagoen araudiaren arabera eguneratu behar baita etengabe. Laguntza-tresna bat da eta memoriako atal bakoitzean zehaztu beharreko edukia laburki aipatzeko balio du, instrukzioak, adibide praktikoak eta justifikatu beharreko araudizko erreferentziak barne hartuta.

Tresna, Eraikaleko orri honetan Kanpoko esteka eskuragarri dago.