Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eraikal
 
ARGITALPENAK

Azken eguneratzea: 2013/03/12

Etxebizitza publikoa eta bereziki alokairuzkoa asetzeko helburua duen etxebizitza eraikuntza industrializatuaren garapen aukerei buruzko ikerketa-diagnostikoa Euskal Autonomia Erkidegoan

Esteban García Marquina arkitektoak Eraikal Programaren esparruan egindako ikerketa

Ikerketaren hitzaurrean hauxe azpimarra daiteke:

“Dagoeneko errealitate egiaztatu bat da gai honetako autore gehienentzat XVIII eta XIX mendeetako eraginkortasun eta teknologia, printzipio berri eta produkzio industrial bezala, ez direla nahikoak erabiliak izan arkitekturan eta eraikuntzen beren orokortasunean.

Beste ekarpen asko izan ziren arren harritzekoa da nola industria iraultzak, bere ideiekin eta produkziorako erreminta zehatzekin, emanikoa eraikuntzak nahikoa aprobetxatu ez izana baina bai ordea gainontzeko aktibitate ekonomikoek. Bi mende igaro dira eta oraindik ere industrializazioaren bidez arkitektura eta eraikuntza gauzatzeko ahalmenaz eztabaidatzen ari da.

Egoera honen zer-nolakoak, arrazoi eta zergati posibleak aztertuko dira lan honetan, sektorearen barnekoak zein kanpoko faktoreak, zeina modu eta teknika tradizionaletan dagoen errotuta, ia artisautzakoak eta anakronikoak.

Hala ere onartu beharra dago azken hamarkadetan aurrera egin dela, batez ere mendearen amaieran. Zenbaitzuk behin behinekoak izan dira eta beste batzuk ordea nabarmenagoak izan dira eta beren osotasunean teknologia berriagoen eta egungo industria eta enpresaritzaren egituraren arteko elkarketa bat ahalbidetu dute.

Ikerketan eraikuntzako “industrializazio” kontzeptua landuko da modu zehatzean, produktibitate handiago bat ekartzen duen sistemaren antolakuntza bat non, modu arrazional eta automatizatuan, teknologia aurreratuak diseinu, produkzio, fabrikazio eta kudeaketaren prozesu integralera aplikaturik eta material, garraio eta teknika mekanikoen baliabideak seriean erabiliz.”

Dokumentua Eraikaleko webean Kanpoko esteka eskuragarri dago.

Berri honekin lotuta, Eraikalen “Etxebizitzen eraikuntza modularra eta arkitektura” Kanpoko esteka dokumentua, “Prefabrication for affordable housing” Kanpoko esteka ingelerazko dokumentua eta “Eraikuntza industrializatua eta jasangarria: behar ditugun eraikinak eta etxebizitzak” Kanpoko esteka artikulua aipatu dira.

Chastang Arquitectos Kanpoko esteka Kordobako arkitektura estudioaren blogean, arkitektura modularrari buruzko zenbait artikulu argitaratu dituzte:

  • Arkitektura modularra eta aurrefabrikatua. Aurrekariak . Historian zehar arkitektura modular eta aurrefabrikatuari buruzko adibide esanguratsuenak.
  • Geroko post batean En un post futuro arkitektura modular eta aurrefabrikatuari buruz dauden egungo proposamenak aipatuko dituzte.

Iturria: Eraikal, 2013/03/11

Euskadi, auzolana