Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
ARGITALPENAK

Azken eguneratzea: 2011/04/27

Gaur egungo eraikinen energia-ebaluazioaren prozedura integrala, Valentziako Erkidegoko Ingurumen, Ur, Hirigintza eta Etxebizitza Sailak sustatua

Hiru tresna ditu oinarrian: Eraikinaren Energia Kontserbazioaren eta Ebaluazioaren Txostena, aurretiazko ikuskapena egiteko; CERMA Birgaitze programa, energia-kontsumoa kalkulatzeko; eta Energia Birgaitzerako Eraikuntza Soluzioen Katalogoa, hobekuntza-proposamen onenak ezagutzeko

María Jesús Rodríguezek, Etxebizitza eta Hiri Proiektuen zuzendari orokorrak, azpimarratu duenez, “sistema bateratu honi esker, birgaitzea sustatu dezakegu eta eraikinen ikuskapen teknikoak modu bateratuan eta ahalik eta errazen eta arinkien egitea lor daiteke". Rodríguezek gaineratu duenez, “Udalek txostena oinarrian hartzea eta eraikinen ikuskapen teknikoa sustatzeko erabil dezatela nahi dugu, araudiak adierazten duen moduan. CERMA programak balorazio energetikoa egiteko eta eraikinaren errendimendu gorena lortzeko aukera onenak egiteko balio du. Amaitzeko, Katalogoak, gaur egungo eraikuntza-sistemak kontuan hartuta, teknikariei eta erabiltzaileei teknikarik onenak proposatzen dizkie eraikuntzaren eta ekonomiaren ikuspegitik eraikinaren isolamendua eta portaera termikoa lortzeko”.


Valentziako Eraikuntzaren Institutuak (IVE) Kanpoko esteka, garatu du tresna hau. IVEren web-orrian eskura daiteke CERMA programa Kanpoko esteka.

Iturria: Inmodiario Kanpoko esteka, 2011/04/25

Euskadi, auzolana