Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eraikal
 
ARGITALPENAK

Azken eguneratzea: 2010/10/20

Txostena: "Eraikinen eraginkortasun energetikoaren finantzaketa"

Klima-aldaketarekin erlazionatutako gai energetikoetan eta estrategikoetan espezializatuta dagoen Climate Strategy & Partners aholkularitza-enpresak landu du txostena

Espainiak, Erresuma Batuak eta Amerikako Estatu Batuek etxebizitza-erabilera zein hirugarren sektoreko erabilera duten eraikinen eraginkortasun energetikoarekin lotuta duten egoera aztertzen da txostenean. Horrez gain, negozio-eredu berri bat garatzen da, inbertsio erantsiaren eredua, hain zuzen ere. Txostenaren egileen ustez, energia aurrezteko eta eraginkortasun energetikoa lortzeko neurrien ezarpena bizkortzeko balio dezake eredu berriak. Amaitzeko, Espainiako etorkizuna xede hartuta, eraikinetan eraginkortasun energetikoa lortzeko neurriak ezartzeko erritmoa nabarmenki bizkortuko duten arauak edo arautzeko moduak aztertu dira.

Climate Strategy & Partners Kanpoko esteka enpresaren web-orrian eska daiteke txostena. Halaber, prentsa-oharra, aurkezpena, laburpena eta egileen biografia eskura daiteke bertan.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2010/12/20

Euskadi, auzolana