Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Eraikuntza-enpresak eta jasangarritasuna: konpondu gabeko arazoa, 2011-06-22

Hausnarketa Kanpoko esteka Green Living projectsen.

Eraikuntza-enpresa askoren ondorioa da jasangarritasunaren gaia ez dagokiela haiei, baizik eta proiektuen arkitektoei eta ingeniariei, haiek baitira proiektuaren eta energia-eraginkortasunerako eta ura aurrezteko neurrien, instalazio mekanikoen eta abarren arduradunak. Hala, eraikuntza-fasea neurri-multzoen eta diseinuaren inplementaziotzat hartzen da, eta, haiek, beren kabuz, eraikin edo proiektu jasangarria sortzen dute. Ikuspegi horrek ez ditu kontuan hartzen eraikuntza-prozesu jasangarriaren alderdi kritiko batzuk, ezta eraikuntza-enpresaren lana giltzarri duen eraikinaren etekin ekonomikoa ere.

Eraikuntza-enpresek funtzio kritikoa dute proiektu jasangarrietan, baina oso balio txikia ematen zaio. Enpresa eraikitzaileetako profesionalen artean orokortu egin behar dira balio hauek: material eta hondakinekin modu jasangarrian nola jokatu jakitea, energia-instalazio baliozkoak edo jasangarritasun-ziurtagiriek onartutako etxeko ur beroaren sistemak.

Azken eguneratzea: 2011/10/04