Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Alokairuek Erosketa-Salmenta ordezkatuko al dute?, 2011-06-21

Inmodiario-n Kanpoko esteka MBQ Group Kanpoko esteka taldeak argitaratutako artikulua. Bertan adierazten denez, erosketa da espainolek lehenesten duten aukera, hortaz, gaur egungo egoera zaila izanik ere, ez da aldaketa nabarmenik antzeman gizarteak etxebizitzarekiko lehenesten duen jabetza-erregimenean; etxebizitza bat erosten duen pertsonak epe ertainerako eta luzerako inbertsio bat egiten duelako ustea oso zabalduta dago gure herrialdean, asko baloratzen den ondasun bat eskuratzen baita erosketarekin; eta alokairuarekin etekin handiagoa lortzen delako usteak, berriz, ez du hainbeste defendatzaile. Horrezaz gainera, gizarte espainola nahiko kontserbadorea da, oraindik ere, emantzipazio-modalitateari eta lan-mugikortasunari buruz galdetzean, eta nahiago du leku finko batean bizitzea denbora luzez, bizimodu nomada eta kokapen finkorik gabea egitea baino.

Gazteek hipoteka gutxiago eta alokairu eta pentsio-plan gehiago eduki beharko lituzkete, 2011-06-20an argitaratutako gogoetan Kanpoko esteka, kontrako ideia defendatzen da.

 

Azken eguneratzea: 2011/06/24