Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Hamar etxebizitza aurrefabrikatu onenak, 2011-06-10

Urbanarbolismo-ren Kanpoko esteka sekzioa. Azken urteetan eraikitako etxe aurrefabrikatu onenak aipatzen dira.

Etxebizitzak aurrefabrikatzeko modu ugari dago eta ugariak dira, halaber, horrelako etxebizitza bat kokatzeko inguruneak. Sailkapena egiteko, kontuan hartu dira kokapen desberdinak eta eragina izan dezaketen askotariko faktoreak: zenbait faktore kuantifikagarriak dira, hala nola eraginkortasun energetikoa, eguzki-kontrola edo aztarna ekologikoa; eta beste zenbait kuantifikatzeko zailagoak dira, hala nola naturaren integrazioa, ingurunearekiko bateragarritasuna, banaketa, bakuntasuna edo –gaitasun hezitzailea.

Honako etxebizitza hauek osatzen dute aipatutako sekzioa:

  • House before House. Natura-etxea erlazioa
  • The Darmstadt House. Eraginkortasuna eta bakuntasuna
  • Ref.0 cod.000/SVQ/96.08. Autoeraikuntza
  • Future house. Gailu jasangarriak
  • Etxe birakaria: Eguzki-hartze pasiboa
  • Monolithic dome. Inertzia termikoa
  • Peña blanca. Ingurunean integratzea
  • Single Hauz. Aztarna minimoa
  • Fred mobile house. Trinkoa
  • Free Spirit Speres. Ingurunean inpaktu minimoa

Urbanolismo-n ikus daitezke etxe guztiak eta bakoitzaren deskribapena irakur daiteke, halaber.

Azken eguneratzea: 2011/06/15