Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Lan-arriskuen prebentzioaren Ataria

Eraikal, SPRI eta Osalanen laguntzarekin garatutako proiektua.

AFONVIk, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko informazio praktikoa duen Lan-Arriskuen Prebentzioaren Ataria garatu du. Atari honetan, agiri ugari, ikus-entzunezko artxiboak eta instalatzaileak bere eguneroko lanean dituen ohiko zalantzei emandako erantzunak aurki ditzakezu:

  • Hasiera orria: sartu berri diren nobedadeetara joan zaitezke.
  • Agenda: laster izango diren segurtasunari eta lan-arriskuen prebentzioari buruzko ekitaldien informazioa dauka. Gainera, erabiltzailea zuzenan izena eman dezake.
  • Agiriak: erabiltzaileak informazio ugari aurki dezake. Agirien artean, gidak, aribide egokiak eta lan-arriskuen prebentzioari buruzko dokumentuen ereduak daude.
  • LAP-en bideoak: prebentzioari buruzko bideo hezigarriei zuzendutako atala.
  • Ohiko galderak: arriskuen prebentziorako kudeaketari buruz enpresa instalatzileak egiten dituzen galderak.
  • Kontsulta iezaguzu: arriskuen prebentzioari buruzko zalantzak konpondu nahi dituzten erabiltzaileek, AFONVIren aholkulariarekin zuzenean harremanetan jar daitezke.

Sar zaitez Lan-arriskuen prebentzioaren Atarira Kanpoko esteka

Azken eguneratzea: 2012/01/03