Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eraikal
 
ARGITALPENAK

Eraikal Programaren laguntzak iragarri eta arauzten dituen Agindua

AGINDUA (PDF, 262 KB), 2015eko uztailaren 28koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikingintzaren sektoreko enpresetan kudeatzeko sistemak ezarri eta hobetzea sustatzeko, jasangarritasuna bultzatzeko eta berrikuntza indartzeko laguntzak arautu eta 2015erako iragartzen dituena (Eraikal programa 2015).

Agindu horren ondorioetarako, bizitegi-eraikingintzaren sektoreko enpresatzat hartzen dira hurrengoak:
a) Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren barnean, etxebizitzen eraikuntzarekin lotutako azpi-sektoreetako batean dauden enpresak eta profesionalak:

41.2 Obra berriko eraikinen eraikuntza, nahiz birgaitze- eta mantenu-lanak.
43.1 Eraispenak egin eta lurzoruak prestatzea.
43.2 Instalazio elektrikoak, iturgintzakoak eta bestelakoak eraikuntza-obretan.
43.3 Eraikinen akabera.
43.9 Eraikuntza espezializatuko bestelako jarduerak.
71.1 Arkitektura- eta ingeniaritza-zerbitzu teknikoak eta aholkularitza teknikoarekin zerikusia duten bestelako jarduerak. Jarduera horiek honako hauen parte-hartzera mugatuta egongo dira: arkitektura-estudioak, aparejadoreen estudioak eta ingeniaritzako eta topografiako zerbitzuak. Ingeniaritza-estudioek ingeniarien elkargoko ziurtagiria edo frogagiria aurkeztu beharko dute, estudio horrek bizitegi-eraikingintzako lanak egin dituela ziurtatzen edo egiaztatzen duena.

b) Aurrekoez gain, agindu honen ondorioetarako, bizitegi-eraikingintzaren sektoreko enpresatzat joko dira eraikingintzaren kalitate-kontrolerako erakundeak eta saiakuntza-laborategiak, erantzukizun-adierazpena eginda dutenak, eraikingintzaren kalitate-kontrolerako erakundeek eta saiakuntza-laborategiek beren jardueran aritzeko bete behar dituzten baldintzak garatzen dituen martxoaren 31ko 410/2010 Errege Dekretua eta eraikuntzako kalitate-kontrola arautzeko urriaren 28ko 209/2014 Dekretua betez. Adierazpen hori Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunean aurkeztua egon beharko da.

c) Ordezkaritza zabala duten edo jendea biltzeko ahalmen handia duten bizitegi-eraikingintzaren sektoreko enpresa eta profesionalen talde edo elkarteak. Halakotzat hartuko dira bizitegi-eraikingintzaren sektorearekin lotuta duten elkargo profesionalak, ikerketa teknologikoko zentroak, merkataritza-ganberak, eraikuntza arloko Clusterrak edota etxebizitzen elkarte publikoak.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak:

I. Ildoa: Hurrengo puntuei dagozkien berrikuntza arloko proiektu edo ikerketak:

  1. Eraikinen kontserbazio-egoera, EITak (Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa), eraikinaren patologia, birgaitzea, erabilera nahiz mantenua eta balio-bizitza.
  2. Eraikinaren kalitatea: EKT (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) aplikatzea, proiektuaren kontrola, obraren gauzapena eta zerbitzuko probak. Industrializazioa.
  3. Eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko ikerketak.
  4. Kudeaketaren kalitatea hobetzeari eta kalitatea ezartzeari buruzko ikerketak.
  5. Eraikinen jasangarritasun, funtzionaltasun, malgutasun eta espazio arloko prestazioen ebaluazioa.
  6. Obretako lan arloko segurtasun eta osasunari buruzko ikerketak.
  7. Eraikinen instalazioei buruzko ikerketak.

II. Ildoa: Tresna informatikoen garapena, dibulgazio-kanpainen, jardunaldien eta ikastaroen garapena, sistema partikularren edo marken publizitaterik egin gabe eta puntu hauekin lotuta burutzen direnak:

  1. Eraikinen kontserbazio-egoera, EITak (Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa), eraikinaren patologia, birgaitzea, erabilera nahiz mantenua eta balio-bizitza.
  2. Eraikinaren kalitatea: EKT (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) aplikatzea, proiektuaren kontrola, obraren gauzapena eta zerbitzuko probak. Industrializazioa.
  3. Eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko ikerketak.
  4. Kudeaketaren kalitatea hobetzeari eta kalitatea ezartzeari buruzko ikerketak.
  5. Eraikinen jasangarritasun, funtzionaltasun, malgutasun eta espazio arloko prestazioen ebaluazioa.
  6. Obretako lan arloko segurtasun eta osasunari buruzko ikerketak.
  7. Eraikinen instalazioei buruzko ikerketak.

III. Ildoa.

  1. ISO 9001, ISO 14001, ISO 14006 Normalizazioko Nazioarteko Arauetan, UNE 166002 Espainiako Arauan eta OHSAS 18001 Industria Segurtasun eta Osasun Okupazional arloko Ebaluazio arauan oinarritutako kudeaketa-sistemak ezarri eta ziurtatzea, nahiz horien integrazioa.
  2. «Entsegu-laborategien gaitasunerako baldintza orokorrak» izeneko ISO/IEC 17025 eta «Ikuskaritza egiten duten erakunde ezberdinen funtzionamendurako irizpide orokorrak» izeneko ISO/IEC 17020 arauetan oinarritutako kudeaketa-sistemak ezarri eta ziurtatzea.

Laguntzen onuradunak:

  • Agindu honetan ezarritako laguntzen onuradun izan daitezke 2.1 artikuluko I. ildoari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako eragileak, 1. artikuluan, 2. atalean, jasotzen direnak.
  • Agindu honetan ezarritako laguntzen onuradun izan daitezke 2.1 artikuluko II. ildoari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako eragileak, 1. artikuluan, 2.b) eta 2.c) atalean, jasotzen direnak.
  • Agindu honetan ezarritako laguntzen onuradun izan daitezke 2.1 artikuluko III. ildoari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako eragileak, 1. artikuluan, 2. atalean, jasotzen direnak.

Diru kopurua:

Guztira 500.000 euro bideratuko dira laguntza hauetara, honela xehatuta:

2015. urtea: 100.000 euro, 2016. urtea: 200.000 euro, 2017. urtea: 200.000 euro.

Guztizko aurrekontu-kredituaren barnean, 300.000 euro I. ildoaren barneko esku-hartzeak diruz laguntzera bideratuko dira, 100.000 euro II. ildoaren barneko esku-hartzeak diruz laguntzera bideratuko dira eta 100.000 euro III. ildoaren barneko esku-hartzeak diruz laguntzera bideratuko dira.

Erantsi beharreko agiriak:

Agindu honetan araututako laguntzak eskuratzeko eskaera Agindu honen I. eranskinean jasotako ereduaren arabera egin beharko da.

Agindu honetan araututako laguntzak eskuratzeko eskaerarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  • Hainbat urtetarako proiektuaren memoria (gehienez 2017ra arteko proiekzioa egingo da), gutxienez honako hauek jasota:

a) Sarrera: eragile sustatzailearen deskribapen orokorra, enpresaren egituraren zirriborroa eta proiektuaren helburu orokorrak.
b) I. eta II. ildoetako esku-hartzeen kasuan.

  • Proposamenaren egokitzapena lan-ildoetako batera.
  • Balizko inpaktua sektorean.
  • Proiektu edo ikerketa taldearen kalitate tekniko eta zientifikoa eta esperientzia.
  • Finantzaketaren eskema.
  • Proiekturako proposaturiko helburuak eta epeak.
  • Proiektuaren gastu-aurrekontua, gutxienez honako hauek jasota:
    Lanketa edota jardueren araberako banakatzea.
    Lanketa bakoitzean, barne-gastuak (proiektuaren buru den eragilearen gastuak) eta kanpo-gastuak edo gastu azpikontratatuak (kanpoko erakundeak azpikontratatzeagatiko gastuak) bereizi beharko dira.

Barne-gastuei dagokienez, egin beharreko zereginen aurreikuspena zehaztu beharko da, baita baliatutako ordu-tarifaren egozpena ere.
Kanpoko enpresa bat kontratatzen bada, estimazio arrazoitua aurkeztu beharko da, edo, ahal dela, haren aurrekontua.

c) III. ildoko esku-hartzeen kasuan.

  • Proiekturako proposaturiko helburuak eta epeak.
  • Aholkularitza-enpresaren edota ziurtagiria ematen duen erakundearen eskaintza.

d) Proiektuaren eredugarritasuna hedatzeko eta indartzeko ekintzak, enpresek aurreikusita dituztenak.

  • Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
  • Eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren kopia.
  • Ingeniaritza-estudioek ingeniarien elkargoko ziurtagiria edo frogagiria aurkeztu beharko dute, dena delako estudioak bizitegi-eraikingintzako lanak egin dituela egiaztatzen duena.
  • Proposamena aurkezterakoan, proiektuak bestelako diru-laguntza osagarriak baldin baditu, erakunde onuradunak proposamenean aitortu beharko du, diru-laguntzaren zenbatekoa eta tipologia zehaztuz, II. eranskinean adierazitako ereduaren arabera.
  • Konpromisoak formalizatzea. Proiektuan parte hartuko duten enpresek honako konpromiso hau bete beharko dute, II. eranskinean adierazitako ereduaren arabera:
    Proiektuetan parte hartuko duten enpresek prest azaldu beharko dute Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak Eraikal ekimenean jasotako jardueren barruan ezar litzakeen sentsibilizazioko, prestakuntzako eta esperientziak elkartrukatzeko ekintzetan parte hartzeko.
  • Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea betetzeko konpromisoa, eta erantzukizunadierazpena, honako hauek guztiak egiaztatzeko: pertsona edo entitate eskatzailea ez dela administrazio-zigorra edo zigor penala betetzen ari sexu-diskriminazioa egin izanagatik; debeku hori jaso ez izana, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen arabera; diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu ez izana; eta hori galaraziko lioketen lege-debekuen eraginpean ez egotea. III. eranskina.

Eskatzaileek zergari dagozkion betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak Beteta izan behar dituzte. Egoera hori automatikoki egiaztatuko da, horien baimena eskatu beharrik gabe, azaroaren 11ko Legegintzako 1/1997 Dekretuz onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Eskabideak aurkezteko lekua:

Eskabideak, eskatutako dokumentazioarekin batera, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Erregistro Orokorrean eta Lurralde Ordezkaritzetako erregistroan aurkeztuko dira edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarri diren bideetarik edozein erabilita.

Azken aldaketako data:  2015/09/16
Euskadi, auzolana