Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Osorik Kudeatzeko Eredua


Eraikintzaren Arloan Kalitatea, Ingurugiroa eta Laneko Segurtasuna         Ingurugiroa eta Laneko Segurtasuna Osorik Kudeatzeko Eredua
Osorik Kudeatzeko Eredua
laguntzeko tresna da eta, beraren bitartez,
hainbat alderdi sartzearen abantailei onura atera ahal zaie: prozesuen
kalitatea; prozesuotako jarduerek ingurugiroan sorrarazten duten
eragina; eta langileen gaineko arriskuak, lanari eta inguruneari lotuak.

Proposatutako eredua gidaliburua da eta erabiltzaileari sektorearen
berezitasun zehatzekin bat datorren lan-eskema emango dio bere
enpresaren ezaugarriei egokitu eta berak oinarri dituen arau eta
araudietako beharkizunak betetzeko (ISO 9001, ISO 14001, LAPi
buruzko 31/1995 Legea, Prebentzio Zerbitzuei buruzko Araudia
onetsi duen 39/1997 ED, eraikitzeko obretako gutxieneko segurtasun
eta osasun xedapenei buruzko 1627/1997 ED).

Garatutako osoko kudeaketarako ereduari egokitzen zaizkion ereduzko enpresak honakook dira:

  • Eraikintzaren arloko enpresa txiki eta ertainak.
  • Gainontzeko batek diseinatutako obrak betearaztea funtzio nagusia duten kontratari nagusiak.

Eredu honek lau elementu nagusi ditu gauzabide:

  • Osoko Kudeaketari buruzko Eskuliburua.
  • Fluxu-diagramak edo lan-prozesuak.
  • Proposatutako prozesuekin elkartutako formatuak.
  • Arloarekin zerikusia duten legezko beharkizunei eta betebeharrei buruz garatutako informazio gehigarria.

Erabiltzaileak materiala Worden eskuratu ahalko du; hori dela eta, proposatutako ereduaren gainean erosotasunez lan egin ahalko du, eredua bere ezaugarrietara eta beharrizanetara egokitu eta pertsonalizatzeko.

Ikusi hemen Osorik Kudeatzeko Ereduaen erakustaldia (ppt, 1,2 MB)

Jaitsi hemendik "Eraikintzaren Arloan Kalitatea, Ingurugiroa eta Laneko Segurtasuna Osorik Kudeatzeko Eredua" (exe, 42,1 MB)

 

Azken eguneratzea: 2010/05/06