Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eraikal
 
ARGITALPENAK

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntza-enpresen egoera-mapa.

Agiri honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektoreko enpresek hainbat esparrutan duten egoera erakutsi nahi da. Esparru horiek dira: Kalitatea Kudeatzeko Sistemen ezarpena, Ingurumena, Laneko Arriskuen Prebentzioa, Ekodiseinua eta I+G+B Kudeaketa Sistemak. Era berean, aipatu esparruetan izandako bilakaera erakutsi nahi da.

Bestalde, eta kontuan hartuta Eraikal programa Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak sustatzen duela, ondorengo helburuak betetzea bilatzen da: kalitatea kudeatzeko sistemen ezarpena eta hobekuntza sustatzea, iraunkortasuna sustatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzako enpresetan berrikuntza laguntzea. Horrenbestez, txosten honetan barne hartutako informazioari esker, aipatu programak sektorean izan duen eragina ezagutu dezakegu, 1998an martxan jarri zenetik.

Kokapen-mapa, 1999. urtetik egin izan dena, sei hilean behin eguneratzen zen. Azkeneko agiria 2012ko ekainari dagokiona da:

2012ko abendutik aurrera, kokapen-mapa "EAEko eraikuntzako enpresak Eraikalen ziurtatzearen emaitzen laburpena" Kanpoko esteka izeneko dokumentuarengatik ordezkatu da.

Azken eguneratzea: 2013/03/12
Euskadi, auzolana