Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
ARGITALPENAK

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa

Eraikinen ikuskaritza teknikoko txostena egiteko programa informatikoa

"Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT)" aplikazio informatikoa eraikinen ikuskaritzako txosten teknikoak egin behar dituzten fakultatiboei laguntzeko tresna da, ekainaren 30eko Euskadiko Lurzoru eta Hirigintza Legeak 200. artikuluan adierazitako ikuskaritzak egiteko, alegia.

CDan argitaratzen da aplikazio hori eta Eusko Jaurlaritzako Argitalpenen Zerbitzu Nagusian eskura daiteke: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz. Telefonoak: 945-018557 eta 945-018542.

Urriaren 15ean, Enplegu eta Gizarte Politiketako kontseilariaren Agindu bidez, aldatu egin zen 2012ko azaroaren 21eko 241/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan Eraikinen Ikuskapen Teknikoa arautzen duena.

Hori dela eta, "Eraikinen Ikuskapen Teknikoa" programa eguneratu egin dugu, Agindu horretan jasotzen diren fitxa berrietara egokitzeko, eta webgune honetan jarri ditugu eskura.

2014ko maiatzaren 20an, Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikinen Ikuskapen Teknikoa arautzen duen dekretua aldatzen da.

2014ko ekainaren 1ean, "Eraikinen Ikuskapen Teknikoa" programa eta eguneratzeak www.euskoregite.com webgunean eskuragarri daude.

Euskoregiteri buruzko kontsultak eta informazioa 900103583 telefonoan edo info@euskoregite.com posta elektronikoan.

Azken aldaketako data:  2014/06/03
Euskadi, auzolana