Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

EAEko eraikuntza-obretan Kalitate Kontrola Kudeatzeko tresna (KKK v.2.0)

Eraikuntzako kalitatearen kontrola egiteko tresnak erabilgarria eta sektoreko profesional guztientzako egokia izan behar du eta obrako kalitatearen kontrolarekin lotutako dokumentazio guztia antolatu eta euskarri digital batean kudeatzeko aukera eman. Besteak beste, kudeaketa horretan barne hartzen dira:

  • Kalitatea kontrolatzeko plan bat lantzea proiektuaren barruan.
  • Obrak irauten duen bitartean materialen kalitatea, gauzatzea eta obra-unitateen kalitatea kontrolatuko dira.
  • Kalitatea kontrolatzeko liburua lantzea.

Tresnaren erabiltzaileek 2.0. bertsio berriarekin lan egin nahi badute, ICCLren web-orritik Kanpoko esteka, deskarga dezakete, “Zerbitzuak” menuan “Euskarria” aukera eginez.

Ezkerreko menuan “Kalitate Kontrolaren Kudeaketa” - “Kalitate Kontrolaren Kudeaketa 2.0.” hautatu, “Deskargatu” botoia sakatu eta fitxategia disko gogorrean gordeta geratzen da.

Behin gorde eta gero, fitxategia exekutatu egin behar da klik bikoitza eginez. Jada lehen bertsioa instalatuta badago, programaren bertsio berria instalatzeko lehen bertsioarekin erabilitako bidea jarraitzeko gomendioa egiten da, horrela, bertsioa automatikoki eguneratuko baita.

Lehen bertsioa eduki gabe ere, programa instalatu daiteke bide lehenetsian.

Behin instalazioa amaitu eta gero, bertsio berria agertuko da programa abiaraztean.

Azken eguneratzea: 2010/12/22