Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Zerbitzu-proben gida

Zerbitzu-proben gida eraikuntzako eragileentzako laguntza-tresna izateko sortua da, eta hauek jasotzen ditu: ezarri beharreko araudietan hala jasota dagoelako egin behar diren egiaztapenak eta zerbitzu-probak edo amaitutako edo birgaitutako eraikinen azken prestazioak egiaztatzeko egin litezkeenak, EKTan eta gidan jasotzen diren araudietan aurreikusiari jarraiki.

Indarrean dauden araudien azterketa sakona egiten du lehenik, eta, gero, haien betebeharrak, egiaztapen-modu normalizatuak eta betebehar horiei lotutako protokolo erregulatuak jasotzen ditu gida horrek. Alde batetik, eraikuntzaren mundua eta haren araudia arlo konplexuak izanik, araudi barruko betebeharrei, egiaztapenerako ezarritako metodoei eta protokoloei buruzko informazioa modu ordenatuan ematen saiatzen da, teknikariek haien berri izan dezaten eta beren jardueretan lagungarri izan dakien; bestetik, egiaztapen-metodoei eta protokoloei dagokienez dauden araudi-hutsuneak detektatzeko saiakera egiten du.

Eusko Jaurlaritzak eta euskal arkitekto eta aparejadoreen elkargo profesionalek 2003tik hona sinatutako lankidetza-hitzarmenen esparruan egina da, kalitatea sustatzeko eta hedatzeko haiek jasotzen dituzten helburuei jarraiki.

Jaitsi hemendik "Zerbitzu-proben gida" (erderaz, pdf, 1,75 MB)

Azken eguneratzea: 2012/01/16