Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Obrak gauzatzen diren bitartean segurtasunaren eta osasunaren alorrean koordinatzaileak egin beharreko kudeaketarako tresna

Tresna segurtasuna eta osasuna koordinatzeaz arduratzen diren profesionalei, esperientzia handia zein txikia dutenei, laguntzeko helburuarekin sortu da.

Hainbat atalek osatzen dute programa:

  • C.S.S. kudeaketa: atal honetan obra berriak sortzen dira edo aurretik sortutako obretara sartzeko aukera ematen da.
  • Obrako bisitak: Plangintza-egutegi bat dago eta bertan adierazten dira obrara egindako bisitak.
  • Sarbidea baimentzeko langileak: obrara sartzeko pertsona baimenduen erregistroa egiten da.
  • Parte-hartzaileak: parte-hartzaile guztien, pertsona fisikoen zein enpresen, datu-base batean datza.
  • Agiriak: Programak inprimakien zerrenda bat du, obra-faseka bereizita (obra hasi aurrekoak, bitartean sortutakoak eta amaierakoak); agiriak oso erabilgarriak dira koordinazio-lanak egiteko.
  • Deskargak: atal honetan segurtasunari eta osasunari buruzko agiri interesgarriak sartzen dira.
  • Iradokizunak: atal hau Gidaren erabiltzaileek beren iritziak emateko eta iradokizunak egiteko da, guztien artean tresna hobetzen joateko.

Azken finean, segurtasun- eta osasun-koordinazioak gauzatze-fasean beharrezkoa duen lan eta dokumentazio guztia barne hartzeko programa batean datza.

Tresna Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren Kanpoko esteka web-orriaren bitartez.

Programara sartzeko erabiltzailea eta pasahitza eskatzen dira, hartara, erabiltzaile bakoitza konfidentzialtasun osoarekin sar daiteke bere obretara eta datu-base propioak osatu, obra berriak sortu ahala.

Azken eguneratzea: 2011/03/03