Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azterketa: "Aireztatutako fatxada baten energia-portaera EAEko klima-eremuan"

Eusko Jaurlaritzaren Eraikuntzaren Kalitate Kontrolaren Laborategiko Arlo Termikoak Kanpoko esteka egin du azterketa.

Egindako azterketan (erderaz, 1,90 MB), zeramikazko plakez estalitako aireztatutako fatxada baten portaera termiko dinamikoa ebaluatu dute, EAEko klimatologiarako birgaitze-irtenbide gisa. Horretarako, kanpoko baldintzetako karakterizazio termikoaren saiakuntzak egin dira, PASLINK saiakuntza-zelula Kanpoko esteka baten bidez.

Eraikal buletineko 31. zenbakian Kanpoko estekaPaslink saiakuntza-zelulen aurkezpenari buruzko informazio gehiago irakur daiteke.

Birgaitzeko irtenbide izan daitezkeen horma-moten portaera termikoa aztertu eta konparatu da: orri bikoitzeko oinarrizko horma, aireztatutako fatxada zeramikoz birgaitutako horma, eta aireztatu gabeko ganbera batez birgaitutako horma.

Azken eguneratzea: 2013/04/29