Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Eraikal-en hamar deialdi (1998-2008), agente sustatzaileen esperientziak


Enpresa-elkarteek, elkargo profesionalek eta enpresa eragileek Eraikal programaren lehen hamar deialdietan agente sustatzaile gisa izandako esperientziak erakusten dira agiri honetan. Aipatutako eragile guztiak funtsezko pieza bat dira programaren barruan, administrazioaren eta diru laguntzaren onuradun diren enpresen arteko harremana errazten dutelako; sentsibilizazio-lan handia egiten dute Eraikal programaren helburuak aditzera emateko eta bitartekari-lanak betetzen dituzte programari berari dagokion kudeaketan, hala nola, proiektuak prestatzen direnean, horien jarraipena egitean, ordainketen kudeaketa egitean, emaitzak ezagutzera ematean, eta abar.

Agiri honek Eraikal programari buruz egindako hausnarketa erakusten du. Agiriaren aurkezpena bat dator denboran Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak 2009ko irailean egindako hamaikagarren deialdiarekin, eta ekimenari jarraikortasuna ematen zaio modu horretan.

Jaitsi hemendik "Eraikal-en hamar deialdi (1998-2008), agente sustatzaileen esperientziak" agiria (pdf, 6,86 MB)

Azken eguneratzea: 2010/03/30