Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Etxebizitza-eraikuntzaren sektorearen egoera-diagnostikoa, berrikuntza-jarduerei eta -gaitasunei eta kudeaketari buruzkoa

Eraikuntza-sektoreko enpresen berrikuntza-ereduari buruz egindako azterketaren emaitza jasotzen da dokumentuan.

Sektorearen egoeraren deskribapena aurkeztu eta sektoreko enpresen berrikuntza-gaitasunaren azterketa egitez gain, eraikuntza-sektorearen egoerari buruzko ondorioak ere ateratzen dira txostenean, eta sektoreko enpresen desafioak zehazten.

Helburua da sektorearen egoeraren argazkia ateratzea, berrikuntza-jarduerei dagokienez, zer aukera eta mehatxu dituen jakiteko eta haiek lehenesteko, eta enpresak jabetzeko zein garrantzitsua den berrikuntza lehiakortasunean, berrikuntza-jardueraren azken eragileak baitira.

Bi ataletan banatu da txostena. Atal batean, eraikuntza-sektorearen egoera eta joera nagusiak aztertu dira, eta Europako, Espainiako eta EAEko egoeraren ezaugarri nagusiak jaso. Hala, sektorearen egoeraren azterketa deskriptiboa egiteko ikuspegi orokorragoa izan dugu. Bigarren atalean, sektoreko enpresen berrikuntza-gaitasuna zirriborratu da, sektoreko enpresei egindako elkarrizketen bidez.

Jaitsi hemendik “Etxebizitza-eraikuntzaren sektorearen egoera-diagnostikoa, berrikuntza-jarduerei eta -gaitasunei eta kudeaketari buruzkoa” (erderaz, pdf, 696 KB).

Azken eguneratzea: 2013/03/13