Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Aginte-taula integrala, AFONVIk garatua

Eraikalek diruz lagundutako proiektua.

AFONVIk instalazio-enpresentzako aginte-taula integral bat garatu du. Web-aplikazio bat da, doakoa, eta helburu eta adierazleen kudeaketarako baliabideak optimizatzeko aukera ematen du.

Tresna horren bidez, enpresek, alde batetik, beren adierazleak kudeatzeko aukera izango dute (proposatutakoez gain, nahitaezkotzat jotzen dituzten beste batzuk ere sar ditzakete); bestetik, sektoreko beste enpresa batzuekin alderatu, batezbestekoak atera eta abar egin ahal izango dute. Horretaz gain, tresna baliagarri izango zaie beren proiektuak kudeatzeko (adierazleak lotzeko eta kontrolatzeko, zereginen segimendua egiteko eta abar).

Tresna irekia da, enpresek kudeaketarako erabiltzen dituzten helburu eta adierazle guztiak sartzeko aukera ematen baitu. Izan ere, enpresa guztien berezitasunetara egokitzen da.

Sar zaitez Aginte-taula integralera Kanpoko esteka.

Azken eguneratzea: 2012/04/26