Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Ingurugiroari buruzko Legeen Bilatzailea


Eraikintzarako Ingurugiroari buruzko Legeen Bilatzailearen bitartez           Eraikintzrako Inguruari buruzko Legeen Bilatzailea
azkar bilatu ahal dira eraikitzeko eta urbanizatzeko ingurugiroari
buruz aplikatu ahal diren legeetako beharkizunik garrantzitsuenak.

Tresna honen helburua enpresari indarrean dauden legeak hurbiltzea
da, eta honakoa erraztea:

 

  • Ukitzen duten Europako, Estatuko, Euskal Autonomia Erkidegoko,
    probintzietako eta udaletako ingurugiroari buruzko legeen berri
    jakitea.
  • Beharkizunak oro ulertzea eta berauek berarentzat ekartzen
    dituzten betebehar zehatzak ateratzea.
  • Beharkizun arau-emaileak eguneratu eta hobeto betetzea.

Tresna honen onura zehazten duten oinarrizko ezaugarriak honakook dira:

  • Urbanizazioak egiten eta eraikitzen jarduten duten enpresak ukitzen dituzten ingurugiro-beharkizunen lege-ekorketa egiten du.
  • Sektoreari aplikatu ahal zaizkion Europako, Estatuko, Autonomia Erkidegoko, probintziako eta udaleko legeak aztertzen ditu. Lege maila oro harturik du barnean.
  • Toki eremuan garrantzi handikotzat harturiko udalerrietako zenbait ordenantza proposatu dituzte. Izan ere, haietan informazio ingurugiro-ikuspuntutik interesgarria dago.
  • Legeetako beharkizunak laburtu eta ordenaturik ageri dira, zelan-eta "azken fitxak" edo "lege-fitxak" direlakoen bitartez.
  • Aplikatzeko legeekin eta ingurugiro arloko organo eskudunekin loturiko informazio interesgarriarekiko lotura garrantzitsuak ematen ditu.
  • Gako-hitz interesgarriak dituzten fitxak bilatzeko, fitxak inprimatzeko edo/eta edukietan zehar nabigatzeko komandoak ditu.

Bilatzailean edukien antolamenduari esker erabiltzaileak informaziora sarbidea du. Informazio hau kontsulta motaren arabera, modu ezberdinetan sailkaturik dago:

  • Sarbideak prozesuka
  • Sarbideak alderdika
  • Sarbideak enpresak bete behar dituen obligazio orokorretara

Jaitsi hemendik "Ingurugiroari buruzko Legeen Bilatzailea"  (exe, 1,6 MB)

Azken eguneratzea: 2010/05/06