Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
ARGITALPENAK

Eraikuntza-irtenbideen datu akustikoen datu-basea: "dBMat-Índices Globales-V4"

Eusko Jaurlaritzaren Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko Akustika-arloak datu akustikoen "dBMat-Índices Globales" datu-basearen bertsio berri bat argitaratu du (4. bertsioa).

Ateen isolamendu akustikoari buruzko datuak gehitu zaizkio datu-baseari; hala, beste kategoria bat dago lehendik zeudenez gain, hala nola hormak, estaldurak, SATEak, panel-sistemak, errezel-hormak, horma mugigarriak, leihoak, solairuak, sabai esekiak, sistema arinak, etab.

Alorrean probatu diren eraikuntza-sistema jakinen isolamendu akustikoko eta soinu-xurgapeneko 500 datu baino gehiago jartzen ditu tresna honek sektorearen eskura.

Produktu jakinen datu akustikoak eskura izateak erraztu egiten du Eraikingintzaren Kode Teknikoan dagoen Zaratatik Babesteko Oinarrizko Dokumentuaren (EKTren DB-HR) arabera erabiltzaileentzat akustikoki erosoak diren eraikinak diseinatzea eta egitea.

Informazio gehiagorako eta datu-basea jeisteko, ondorengo esteka kontsulta dezakezu.

Azken aldaketako data:  2015/02/24
Euskadi, auzolana