Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Eraikuntza eta hirigintza lanetarako salneurrien datu-basea 2011



Eusko Jaurlaritzak, 1989a geroztik, aldian-aldian argitaratu izan ditu eraikingintza eta urbanizazio obretako materialen eta unitateen prezioen oinarria. Egiaztatu ahal izen denez, tresna baliagarria izan da sektoreko profesionalentzat proiektuak lantzeko edo peritazioak egiteko, batez ere obrak ofizialak direnean eta administrazioak bete beharreko parametroak ezartzen dizkienean, prezio xehatuak aurkeztea, esaterako.

Edizio bakoitzean sakonki berraztertzen dira oinarriko prezioak, obra-unitateen deskripzioak eta oinarriarekin batera beti doan baldintza teknikoen pleguaren deskripzioak ere. 

2011ko edizio honetan prezioen oinarriaren bi sistema aurkituko dituzu: bata, ohikoa edo laburtua, obra-unitate ohikoenak eta garrantzitsuenak biltzen duen selekzioa, FIEBD eta pdf formatuetan; eta bestea, zabalera handiko sistema parametrikoa, teknikariarentzat erosoagoa eta erabilerrazagoa eta 2008ko aurreko edizioan bezala, BPGV bistaratzailea izeneko tresna informatikoa duena erantsita, Prezioen Oinarria FIEBDC formatu estandarrean kontsultatzeko balio duena, aurrekontu eta neurketen programa batera jo gabe, alegia.

Gainera, handiagotu egin da, prezioei dagokienean birgaitzeko obra-unitateak gehitu baitira, eta baldintza teknikoen pleguetan ere kontuan hartu dira, birgaitzeetarako atal zehatzak jasota.

2011ko salneurrien datu-basea  on-line egongo da eskuragarri internet bidez, www.euskadieuprecios.com helbidean. Dohainik deskargatu ahal izango da (erabiltzaile gisa erregistratu eta gero) eta etorkizunean egin beharreko eguneratzeak arinago egin ahal izango dira.

Azpimarratu beharra dago prezioen oinarri parametrizatua ezin izan dela euskaraz argitaratu IVAPek (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea) zuzenduta eta gainbegiratuta. Izan ere, FIEBDC elkarteak bultzatutako Eraikingintzako Prezioen Oinarriak Trukatzeko Formatu Estandarra duen parametrizazio sistemak gaztelaniaren (eta hizkuntza erromantzeenak, seguruenik) morfologia eta sintaxia parametrizatzeko diseinatuta dago eta euskararen morfologia eta sintaxia gaztelaniarekiko oso ezberdinak dira. Horrela bada, ohiko formatua (ez parametrikoa) duen prezioen oinarria baino ez da itzuliko, prezio esanguratsuenak biltzen dituena, alegia. Gaztelaniaz eta euskaraz argitaratuko da.

Azken eguneratzea: 2011/11/03