Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

EIT garatzeko araudia eta metodologia teknikoa, 2013ko abenduaren 10ean eta 11n

 

2013ko abenduaren 10ean eta 11n egingo den EITri buruzko jardunaldia Etxebizitzako Zuzendaritzak bultzatua da, ERAIKAL programaren barruan, eta indarrean dagoen estatu, autonomia eta udalerri mailako araudiaren arabera Eraikinen Ikuskapen Teknikoa nola egin ezagutaraztea izango du helburu.

Bi zati izango ditu jardunaldiak:

  • Lehen zatia araudiaren ingurukoa izango da, eta gai hauek landuko ditu: EIT zer den, zertarako eta zergatik erabiltzen den, araudi-esparrua, irismena eta edukia, zeinek duten egiteko betebeharra, ikuskatzaileak, epeak eta aurkezteko prozedura, ikuskapenaren ondoriozko obligazioak, kontrola eta segimendua, ez-betetzeak, erregistroa (Interneteko plataforma, Euskoregite) eta fitxak.
  • Bigarren zatian, EITren metodologia landuko da, eta alderdi tekniko eta ekonomikoak zehaztuko dira (patologiak, kalteak...).

Eguna eta ordua:

2013ko abenduaren 10ean eta 11n, 9:00etatik 20:00etara

Lekua:

Eusko Jaurlaritzako Kalitatearen Kontrolerako Laborategia (Agirrelanda kalea, 10. 01013 Gasteiz)

Hartzaileak:

Administrazio publikoetako eraikuntza-alorreko teknikariak

Jardunaldiko informazioa:

Azken eguneratzea: 2013/12/03