Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eraikal
 
ARGITALPENAK
Aribide egokien memoriaren aurkezpena, 2009-12-03


 

2009ko abenduaren 3an, ostegunean, Gasteizeko Eraikuntzako Kalitatea Kontrolatzeko Laborategian “Aribide egokien memoriaren aurkezpena” izeneko jardunaldia antolatu zen. Honen helburua Aribide egokien memoriaren hirugarren edizioa aurkeztea izan zen.

Eraikuntzaren sektoreko hamabi enpresak Eraikal-en laguntza-programaren bitartez kudeaketa-sistema desberdinen ezarpena egitean izandako esperientzia barne hartzen da aribide egokien memorian.

Ignacio de la Puerta Ruedak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Herri Lan eta Garraioko Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol zuzendariak egin zuen jardunaldiaren aurkezpena eta koordinatzailea, Agustín de Lorenzo, Eraikal Programaren arduraduna izan zen. Hainbat esparrutako 63 pertsonek parte hartu zuten: herri administrazioa, gremioen eta enpresen elkarteak, arkitektura eta aparejadoreen elkargoak, eraikuntza sektoreko enpresak, artitektura estudioak, kontsultoretzak eta ziurtarzeko erakundeak.

Halaber, ekitaldian parte hartu zuten:

  • Instagi, Gipuzkoako Instalatzaile eta Mantentzaileen Enpresen Elkarteko Jesús Mari Gómez.
  • Sarkis-Lagunketa Taldeko Luis Alba eta Erika Díaz.
  • Jaureguizar Promoción y Gestión Inmobiliaria, S.L.-ko Gabriel Salaberry.

María Paz Larrumbidek, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordeak, jardunaldiari amaiera eman zion, eta gainera, aitorpen-diplomak banatuko zizkien bere esperientzia aribide egokien memorian deskribatu zuten enpresei:

  • Gausark, S.L.
  • Hirilan, Arkitektura eta Hirigintza, S.L.P.
  • Sarkis-Lagunketa Taldea
  • Jaureguizar Promoción y Gestión Inmobiliaria, S.L.
  • Construcciones Zabalandi, S.L.
  • Aislamientos Vascos Isovas, S.L.
  • Elektro Ilunbe, S.A.
  • Ingasca, S.L.
  • Seguridad Integral Gasteiz, S.L.
  • Sucesores de Isaías Ortega S.L.
  • Talleres de Fontanería y Electricidad Zabala, S.A.
  • Tecman, SVA, S.L.

Jardunaldiaren itxierara etorritakoak Arabar Errioxako ardoa dastatu zuten.

Aribide egokien memoriaren argitalpena Eraikal-eko webeko argitalpen atalean jarri da, www.euskadi.net/eraikal Kanpoko esteka. Paperean kopia eskuratzeko, eraikal@ej-gv postontzi elektronikoaren bitartez eska dezakezu edo Eraikal-eko web orriaren kontsulta aukeraren bitartez.

Jardunaldiko argazkiak (zip, 19,50 MB)

Azken eguneratzea: 2009/12/04
Euskadi, auzolana