Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Berrikuntza eraikuntzaren sektorean, 2008-02-07


2008ko otsailaren 7an Bilboko Euskalduna Jauregian “Berrikuntza eraikuntzaren sektorean” izeneko jardunaldia antolatu zen. Hainbat esparrutako 184 pertsonek parte hartu zuten: herri administrazioa, gremioen eta expresen elkarteak, ikerketa zentroak, arkitektura eta aparejadoreen elkargoak, kontsultoretzak, eraikuntza sektoreko enpresak, artitektura estudioak, ingenieritzak, kalitate kontrolerako laborategiak eta unibertsitateak.

Jardunaldiaren koordinatzailea Mertxe Fernández izan zen, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailekoa. Berak, ondorengo aurkezpenei bide eman zien.

Mª Pilar Garridok, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol zuzendariak egin zuen jardunaldiaren aurkezpena. Garridok, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak industrializazioaren eta iraunkortasunaren esparruan dituen Estrategiak azaldu zituen.

Ondoren Juan Mieresek, Acciona-ko I+G+b zuzendari nagusiak, berrikuntza eraikuntzaren sektorean eta etorkizuneko joerei buruz hitz egin zuen.

Amaieran, Mertxe Fernándezek Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak martxan jarri dituen hainbat propiektu aurkeztu zituen.

Jarraian jardunaldietan aurkeztutako txostenak adierazi dira interesa duten pertsonek eskura eduki ditzaten, baita argazkiak eta gogobetetasun inkestaren emaitzak ere:

Azken eguneratzea: 2008/02/26