Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

EB markaketa eraikuntzaren sektorean, 2007/02/28


2007ko otsailaren 28an Eusko Jaurlaritzako Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategian (Gasteiz) “EBko markaketa eraikuntzaren sektorean” izeneko jardunaldiak antolatu ziren. Hainbat esparrutako 88 pertsonek parte hartu zuten: Herri Administrazioa, Aparejadoreen Elkargoak, Kontsultoretzak, Ziurtapen Erakundeak, Gremioen Elkarteak eta enpresak.

Sonia Samaniego Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol zuzendariak egin zuen jardunaldien eta bertan garatuko ziren txostenen aurkezpena. Jardunaldien lehen zatian EB markaketaren inguruko azalpenak eman ziren eta EB markaketa lortzeko prozesuan nahastutako eragileak ezagutzera eman ziren. Bigarren zatian esparruko materialen fabrikatzaileen ikuspegiari eta esperientziari buruz hitz egin zen.

Jarraian jardunaldietan aurkeztutako txostenak adierazi dira interesa duten pertsonek eskura eduki ditzaten.

Luís Alonso Caballero, Industria Ministerioa (pdf, 291 KB)

Andrés Blázquez, AENOR (pdf, 784 KB)

José Antonio Sánchez de Sancha, LABEIN-Tecnalia (pdf, 895 KB)

Gorka Elorza, SOCOTEC (pdf, 1600 KB)

Elena Guede, Cementos Lemona Taldea (pdf, 967 KB)

Begoña Trío, Sainsa Taldea (pdf, 47 KB)

Carlos Oyarzabal, Cementos Rezola (pdf, 531 KB)

Azken eguneratzea: 2008/02/15